Posts Tagged “irrati libreak”
Irratsaioa non entzun daiteke? Bilbo 97.0 fm | 97irratia.info Araba 107.4 fm | halabedi.eus Antxeta 2 Bilbo inguruan | Basauriko kartzelan 91.4 fm Donostian | Martutene 105.8 fm Iruñerrian 106.7 fm Gasteiz 90.5 fm
Euskal Herriko irrati libreak biltzen dituen sareak bi hamarkada egingo ditu elkarrekin, ekosistema euskaldun, hurbil eta anitza indartzeko. Herria Mugi! ekimenak, Joxemi Zumalabe Fundazioaren laguntzarekin, 2001eko udaberrian Euskal Herriko Herri Mugimenduen III. Topaketak antolatu zituen Barrian (Araba). Ekimen horretako Komunikazio lan taldeak proposatuta, Euskal Herriko irrati mordoxka bat deitu ziren planteamendu garbi batekin: irration arteko…
Bilboko 97 irrati libretik Ondarroara joan gara #bidegorritik eta bertan Radixu irratia bisitatu dugu. Binilo artin galdute saioko Txomin Elepuntorekin aritu gara Radixu eta bere historiari buruz. Tartean asteburuko 48 orduko irrati maratoia (ostiraletik igandera) eta antolatu dituzten bi kontzertuen berri eman digu Txominek.