Posts Tagged “Kerobia”
Musika gogor jarrita ireki dugu taberna gaurkoan. Bilboko Kafe Antzokian musika tresnak furgonetatik jeitsi eta jarri gara berbetan Eñaut Gaztañaga Ezpalak taldeko kidearekin, beraien abesti batzuk entzunda. Asteburuko Unidad Alavesa eta Delirium Tremens taldeen kontzertua dela eta Mutrikura hurbildu gara Andoni Basterretxea elkarrizketatzeko. 90. harmakadako nostalgiari aurre egiteko Merina Gris taldeko Sararekin hasi gara hizketan,…
Kaixo Dinareetako gailurtxook! Aste honetan, bi puntu izan ditugu batez ere. Lehena Mazedoniaren eta Greziaren arteko akordio posibilitatearen ingurukoa da. Izan ere, 1995ean, Greziak auzo errepublikari “Mazedonia” izena ez onartzearen emaitza bezala, “Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohia” behin-behineko izena atera zuten. Greziak Mazedoniaren nazioarteko instituzioetarako sarrera blokatu egiten du behin-betiko konponbide bat topatu ezean, baina geroz…
Kaixo musikazaleok! Gaurkoan, Balkanei eta Euskal herriari buruzko berri pila dakartzagu. Programa hasterakoan, Fermin Muguruzak B-map diskan abesten duen “Belgrad, hiri zuria” abestia jarri dugu, “Hiri zuria” adiera nondik datorren azalduz. Hala ere, ez da euskal musikariek Belgraderi buruz ateratzen duten lñehen abestia, Kerobiak “Belgrado” abestia ere atera zuen. Abesti hori ere jarri dugu eta…