Posts Tagged “komertzializazioa”

Martxoaren 15ean, Ekoaldek ateak ireki zituen. Noainen kokatuta, Nafarroako ekoizpen ekologikoa bildu, banandu eta logistika guztia kudeatuko duen gunea izango da. 53 ekoizlek bultzatu dute hasiera hau, jatetxe, eskola-jantoki eta komertzioei zuzenduta. Egitasmoaren xehetasun guztiak Asier Irazoki Ekoaldeko koordinatzaileak kontatu dizkigu Lur eta Murmur irratsaio honetan. https://ia801508.us.archive.org/28/items/20190327LurEtaMurmurEkoalde/20190327%20Lur%20eta%20Murmur%20Ekoalde.mp3 Download this podcast

Pasa den ostiralean, Baserritik Mundura ikastaroko Basurbeak lantaldeak aurkeztu zuen egindako ikerketa: produktu agroekologikoen komertzializazioa Bizkaian eta Nafarroan. Gaurko irratsaioan, Sandra Fernandezek eta David Lopategik partekatu dituzte ateratako hainbat ondorio garrantzitsu: produktu hauek gero eta toki gehiagotan aurkitu nahi baditugu, proiektuak kolektibizatu behar ditugu, eta, beraz, elkar ezagutu eta antolatu ere bai. https://ia601503.us.archive.org/17/items/20170126LurEtaMurmurBasurbeak/20170126%20Lur%20eta%20Murmur%20Basurbeak.mp3 Download this…