Posts Tagged “Lur eta Murmur”
Hilabete hauetan lugorrian utzi eta gero, indarberritua aurkitu ditugu gure mikrofonoak! Bueltan da Lur eta Murmur irratsaioa, lurraren ahotsa uhinetan. Gaurko saioko elkarrizketa Brasilen egin genuen, Emakume Baserritarren Mugimenduak (MMC) antolatutako nazioarteko mintegian: Feminismo baserritarra eta herrikoia. Nola ulertzen eta eraikitzen duten beraien feminismoari buruz solasean egon ginen hiru mugimendutako kideekin, Viviane, Fátima eta Karinekin….
Pasa den astean, hiri nagusienak 7 kolorez jantzi zituzten. Madrilgo kaleetan worldpride2017 ospatu zen, eta Bilbon, Ur Parade-a. Baina, zer gertatzen ari da herrietan eta landa eremuetan, kapitalismotik at, bestelako bizitzak eta maitatzeko bestelako ereduak izan nahi dituztenekin? Azken Lur eta Murmur irratsaioan, Angel Amarok azaltzen digu Galiziako landa eremuan nola ikusten duten eta martxan jartzen…
Tita Godinez, Guatemalako Sector de Mujeres Aliantza Politikoaren kidea da. Gaurko irratsaioan, lurraldea berreskuratzeko helburuarekin emakumeen antolaketa azaltzen digu, non bereizten dituzten gorputza, lurra, historia eta natura. Beraien borrokak eta erresistentziei buruz mintzatu genuen. https://ia801503.us.archive.org/23/items/20170605LurEtaMurmurSectorDeMujeres/20170605%20LurEtaMurmur%20SectorDeMujeres.mp3 Download this podcast
Gasteizko auzo Errekaleorri argia moztu zioten maiatzaren 18an. Hortik aurrera, inoiz itzali den indar bat berpiztu egin da: burujabetza, erresistentzia, elkartasuna eta herri boterea. Jon Iriazabalek hau dena nola gertatu den azaldu digu gaurko elkarrizketan, eta baita, larunbatean antolatu duten manifestazio mundiala, non herrien aldarrikapen guztiak egongo diren. Hantxe ikusiko dugu elkar! https://ia601503.us.archive.org/24/items/20170601LurEtaMurmurERREKALEOR/20170601%20Lur%20eta%20Murmur%20ERREKALEOR.mp3 Download this…
Indian, nekazaritza munduan ere barneratuta daude kasta-sistema eta genero zapalkuntzak. Hala ere, gero eta eztabaida sakonago bat egiten ari da baserritarren mugimenduan, bereziki hegoaldean, honi aurre egiteko eta berdintasunezko harremanak bultzatzeko. Esti Redondo, agroekologia formakuntzetan aritua, hiru hilabete igaro ditu Indiako La Via Campesinako bi erakundeekin, eta honi guztiari buruz hitz egin dugu berarekin gaurko…
Ohore bat izan da Lur eta Murmur saio hau bi emakumeekin partekatzea: Marta Choc, Guatemalako Red Tz’ikineko koordinatzailea eta Bashe Nuhem, Argentinako Komunikaziorako herri elkarte indigenaren errealizadorea. Biek, komunikazio komunitario eta alternatiboaren bitartez, haien herrien eta lurraldeen aldeko defentsa egiten dute, eta herrien eta pertsonen giza eskubideak bortxatzen dituzten enpresa eta estatuen kontrako borroka. (Elkarrizketa…
Pasa den ostiralean, Baserritik Mundura ikastaroko Basurbeak lantaldeak aurkeztu zuen egindako ikerketa: produktu agroekologikoen komertzializazioa Bizkaian eta Nafarroan. Gaurko irratsaioan, Sandra Fernandezek eta David Lopategik partekatu dituzte ateratako hainbat ondorio garrantzitsu: produktu hauek gero eta toki gehiagotan aurkitu nahi baditugu, proiektuak kolektibizatu behar ditugu, eta, beraz, elkar ezagutu eta antolatu ere bai. https://ia601503.us.archive.org/17/items/20170126LurEtaMurmurBasurbeak/20170126%20Lur%20eta%20Murmur%20Basurbeak.mp3 Download this…
Ia urtebete pasa da Nafarroan ospatu zenetik Elikadura Burujabetzari buruzko Parlamentu Irekia. Ordutik aurrera, Erosketa Publikoa Nafarroan lan taldea sortu eta martxan jarri zen helburu batekin: Nafarroako administrazioek sartu ditzaten gertutasun, ekologiko eta garaiko kriterioak elikagaien erosketa publikoetan. Beren ibilbideari buruz hitz egin digu gaurko Lur eta Murmur saioan taldearen kide Garbiñe Elizainzinek. 2017ari aitzurra…
“Gure etorkizunerako eredua agroekologian oinarritzen da”. Eredu honetan feminismoak eta elikadura-burujabetzak ekartzen dituzte bizitza erdigunean mantentzeko behar diren tresnak. Honi guztiari buruz hitz egiten digute Etxaldeko Emakumeen Taldeko kide Malu, Maite, Miriam, Gotzone eta Alaznek, gaurko Lur eta Murmur irratsaioan. https://ia601506.us.archive.org/10/items/20161201LurEtaMurmur/20161201%20LurEtaMurmur.mp3 Download this podcast
Gipuzkoako baserritar txikiak elkar ezagutu, antolatu eta elkarrekin hausnartu ondoren azken bi urteetan, orain, Baserri XXI izeneko elkartea behin osatua, prest daude beren oinarriak mundura kontatzeko. Gaurko saioan Ander Kerejetarekin solasean egon gara. https://ia801504.us.archive.org/13/items/20161006BaserriXXI/20161006%20BaserriXXI.mp3 Download this podcast
Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan udako musikala utziko dugu Beatriz Casadoren eskutik ikastaro baten berri emateko Baserritik Mundura ikastaroa. Elikadura Burujabetza eta Agroekologiari buruz unibertsitatean dauden formazioa eta ikerketa eremuak zabaltzeko asmoz sortutako ikastaroa. Ikastaro honen sorkuntzan hainbat elkarte/erakunde…
Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan eta udan zehar Lur eta Murmurren MUSIKALA dugu. Elikadura burujabetza, feminismoa, klima aldeketa eta abarri buruzko abestiak entzungo ditugu. Gainera, amaitzear dago Sutondotik Plazara lehiaketa. BOZKAKETAK baino ez dira falta. Bozkatu gehien gustoko…
Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan Tosu Betirako proiektuari buruz hitz egin dugu. 2011ko irailean getxotar gazte batzuk Andra Mari auzoko landa bat okupatu zuten erabiltzen ez zela ikusita. Getxoko Lurralde Plan Partziala (PTP) 8.000 etxebizitzen eraikuntza zuen planifikatua…
Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Ekainaren 9an nekazaritza eta arrantza elikadura burujabetzaren bidean jardunaldia ospatu zen Ondarrroan azaroaren 16 eta 17an politika publikoen eta elikadura burujabetzaren inguruan Donostian ospatuko diren jardunaldiei begira. Bidea elkarrekin sortu behar dugu. Horretarako, hainbat ekimen…
Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan Janaina Stronzakerekin egon gara hizketan (Brasilgo lurrarik gabeko baserritarren mugimenduko kidea – MST). Dilma Rousseffen kargugabetzearen ondoriozko egoeraren berri emango digu. Estatu kolpetzat hartu denetik, egunero ateratzen dira baserritarrak kaleetara. Janainak kontatuko digu…