Tesla ordua: 60. irratsaioa: Jugoslavia ez da Espainia

Kaixo Adriatikoko olatutxook!

Lehenik eta behin gaurkoan barkamena eskatu behar dugu, arazo tekniko batzuk izan direla eta aurreko bi asteetan ezin baikenuen programarik egin.

Hurrengo aste honetan hainbat gai ekarri ditugu gurera. Alde batetik, lehenik eta behin, Sofian Europar Batasunaren eta “Balkanetako Seien” (hau da, EBn sartu nahi duten Balkanetako kideen artean: Albania, Bosnia, Kosovo, Mazedonia, Montenegro eta Serbia) goi-bilkura izan da. Bertan parte hartu dutenek “partaide” moduan hartu dute parte, ez Estatu moduan, hain zuzen ere, Kosovoren parte-hartzeagatik (denek ez dute Kosovo Estatu gisa aintzatesten). Espainiako lehen ministro Mariano Rajoy bertara “ez agertzeak” ere komentarioak piztu ditu. Rajoyren “ez agertzea” askok Kosovorekin (Espainiak ez du aintzatesten) lotu dute, Kosovorekin mahai berea eseriz ea aldebakarreko independentziaren zilegitasunari atea zabaltze bezala uler zitekeelakoak (Katalunia atzean). Hala ere, ñabartu behar dugu Rajoy bera, goi-bilkura horretan izan dela sesio batzuetan, nahiz eta bukaerako argazkian ez agertu. Bestetik, Kosoovoko lehen ministro Ramush Haradinajk Espainiaren batasunaren aldeko adierazpenak egin zitu, Kosovoren eta Kataluniaren kasuek “zerikusirik ez dutela” esanaz. Honen inguruan ere egin dugu gogoeta.

Kosovorekin jarraituz Vetevëndosje (Autodeterminazioa) oposizioko alderdiaren zatiketa eman izan da, eta alderdi horretako 12 diputatuk Alderdi Sozialdemokrata deitutako alderdi txiki ia aktibitaterik gabeko batekin bat egin dute. Pristinako alkatea izango da alderdi honen buru berria.

Montenegrora egin dugu salto gero. Montenegron, Vijesti egunkariko kazetari bat, Olivera Lakić, tiroz zauritua izan zen. Lakićek tabako mugausketari buruz zenbait erreportai egin izan ditu. Kontuan hartu behar dugu legez kanpoko tabako salmenta Montenegroko enpresa handi guztiekin eta baita ere Gobernuaren hurbileko jendearekin lotura duen iharduera bat dela, eta Lakićen erreportaietan halako jendea aipatzen zela, beraz hori izan daiteke erasoaren arrazoia. Lakić zaurituta baina onik dago. Montenegron jarraituz, aurten ospatzen da 1918an Montenegrok Serbiarekin bat egitea erabaki zueneko Podgorican burututako Montenegroko Serbiar Herriaren Asanblada Handia. Ospakizun historiko honek ere polemika txiki bat sortu du Budva hirian, oroimen historikoari buruzko interpretazio ezberdinak dituzten pertsonen artean.

Kroaziara egin dugu saltoa gero. Izan ere, Kroazian proposamen oso kezkagarri batekin egin dugu topo. Narod odlučuje (“Herriak Erabaki”) plataformak sinadura bilketa hasi du Kroaziako Konstituzioan erreforma berri baten inguruko herri galdeketa egin ahal izateko. Galdeketa horretan, 72.a artikulua gehitzea proposatzen dute. Proposatutako artikulu horren arabera, gutxiengo etnikoen (serbiarren, musulmanen, hungariarren, italiarren eta abarren) alderdien ordezkariek eskubidea izango dute Kroaziako Legebiltzarrerako aukeratuak izateko eta honen barruko “eskumen guztiei buruzko bozketetan parte hartzeko, Gobernuaren osaketari buruzko eta aurrekontuen legeari buruzko bozketetan izan ezik”; hau da, Legebiltzarraren funtzio garrantzitsuenetatik (konfidantza zein zentsura mozioetatik, aurrekontuen legea bozkatzetik…) kanpo geratuko dira baldin eta proposamen honek aurrera egiten badu. Horrez gain, diputatuen artean halako diskriminazio nazionala ezartzeak aurrekari oso garrantzitsu bat jarriko zukeen. Kroaziar Eskubideen Alderdiak, eskuin muturrekoak, eta honen lider Anto Djapićek galdeketari babesa eman diote. Honekin jarraituz, aurten, hirugarren urtez jarraian, Kroaziako serbiarren, judutarren eta partisano ohien elkarteak boikotatu egin du Gobernuak Jasenovaceko esterminio-esparruan hildakoen omenez egindako omenaldia, Kroaziako gobernuak oroimen historikoa behar den bezala lantzen ez duela eta zenbat adierazpide faxistari bide egiten diela argudiatuz.

Bukatzeko, Kataluniara egin dugu salto. Jakina da Kataluniaren independentzia edota autodeterminazio-eskubidearen inguruko  eztabaidan, aurkari politikoa “serbiarra” bezala izendatzeko joera (Katalunian edota Espainian bakarrik ematen ez dena) handitu egin dela, Hala ere, aurreko asteburuan CUP ezker antikapitalistako bi ordezkarik, Quim Arrufatek eta Manuel Delgadok egin zuten. Lehenak, Kataluniako independentzia eta herri balkanikoena konparatzeko joerari erantzunez “orduan Espainia Serbia al da? Genozidio bat egiteko prest al daude?” itaundu zuen, eta bigarrenak Ciudadanos alderdiaren “izaera serbiarra; hots, biolento, eta nazionalista fanatikoa” gaztigatu du. Ikaragarriak iruditzen zaizkigu ezkerreko alderdi batetako ordezkari bik nola izan dezaketen Balkanekiko kontakizun ofizialaren ikuspuntua edo nola lotu ditzazketen zenbait ezaugarri negatibo herri jakin baten “izaerarekin”. Honi buruz ere eztabaidatu dugu.

Entzun gure programa hemen:

Descargar este podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *