Zazkel taldeak EZ ENTZUN diskoa plazaratu berri du. Etxahun Arregi etorri da estudiora. Musikaz gozatu dugu, elkarrizketa atsegina eskaini digu.
Ostean Estephan Etxegarai Luhuson iaz atxilotutako lagun musikariarekin aritu gara berbetan. Datorren larunbaterako 12 oren bakearen alde jaialdia antolatu dute Bakegile eta kulturgileek.
Mugaldeko taberna: Zazkel taldearen Ez entzun disko berria eta Luhusoko bakegileen kontzertuari buruz #bidegorritik saioan
Mugaldeko taberna: Entzun! musika aldizkariko kantak eta Kabi@ digitala #bidegorritik saioan
Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa.
Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian.
Kabi@ digitala
Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin izan ditugu, Durangoko azokan bertan burutu zen Kabi@ aztertzeko. Egitaraua, software eta teknologia libreak, irratigintza, berrikuntza… gauza asko jorratu ditugu. Amaieran Gorka Julio Teketen gehitu zaigu, eta Europa mailan aitzindariak diren proiektu eta ekimenak daudela Euskal Herrian azpimarratu digu andoaindarrak.
Ttotelka txalaparta: arduino eta teknologia libreenarekin eraikia.
#bidegorritik irratsaioa:
Mugaldeko taberna: #bidegorritik Zelan hedatu mezu politikoa?
Galdera horri erantzuteko aspaldi honetako bi bideo eta aspaldiko kezka bat ekarri ditugu mikrofonoetara. Kataluniako hauteskundeetan CUPek aurkeztutakoa, eta aurreko astean EH Bilduk #basquetothefuture sarean hedatutako bideokomikia izan ditugu hizpide Arantza Santesteban eta Galder Gonzalezekin.
info gehiago: bidegorritik.irratia.com
Mugaldeko taberna: #bidegorritik internazionalista
Kurdistan bisitatuz hasi dugu irrati emankizuna. Komite Internazionalistak erakundeko Lurrek irailean egin zuten brigadaren berri eman digu. Zapaldutako lurretan ikasitakoaz eta handik ekarritakoaz aritu gara. Erakunde lagun duten Askapenarekin elkartasunez mintzatu zaigu bera.
Askapena libre!
Musika entzunez Nafarroako Sakanara hurbildu gara gero. Arruazun artaldearekin aurkitu dugu Aritz Ganboa Askapenako kide auziperatua. Epaiketa atarian, Herriak libre! ekimenarekin buru belarri murgilduta, euskal internazionalismoari buruzko xehetasunak eman dizkigu, tartean espainiar inperialismoa zertan den azalduz.
(más…)
Mugaldeko taberna: #bidegorritik Emakumeen martxa. Hutsa bikotea akustikoan eta playlist feminista
Kurdistango lurretatik abiatu zen Emakumeen mundu martxa. Euskal Herrira sartu berritan hitzordua egin genuen antolatzaileekin, eta gaur emakumeen martxa izan da nagusi gurean -musika, kantuak, dantzak eta aldarrikapenak-.
Hutsa akustikoan
Hutsa bikotea akustikoan aritu dira Bilboko estudioan eta Leire Lopez Ziluaga lagunak playlist feminista baterako lehen lau kantuak aurkeztu dizkigu.
97FM irratia: #Bidegorritik: zero saioa
Aste honetan estreinatu du Patxi Gaztelumendik Bidegorritik saioa, astero astero berriak, elkarrizketak, musika, kultura, politika eta iritzia ekarriko dizkiguna… ezkerretik ibili nahi duen ororentzat.
XXI. mendeko irratia, Larrabetzu, Bilbo, Otxandio eta Catalunya, Kukutza eta Kortxoenea, Euskal Herria eta mundua lotuz sarean, eta soft librean. Bide gorrian… gorri bidean.
Hemen, Edu Lartzagurenek Berrian egin dion erreportaitxoa.
Urte askotarako, #Bidegorritik!
Mugaldeko taberna: 🄼🅄🄶🄰🄻🄳🄴🄺🄾 🅃🄰🄱🄴🅁🄽🄰 Palestinarekin
Palestinar herriarekin elkartasun eguna da gaurkoa munduan. Eta azken aldi honetan, egunero edo ia egunero ari gara gure kezka eta elkartasuna erakusten Palestinarekin.
Gure kulturatik begirada Palestinari
- Wafa Idris, Tapia eta Leturiaren abestia
- Check point rock dokumentala
- Atef Abu Saif Berria egunkarian
- Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak
- Palestina zauritua Imanol Murua Uria
- Palestina zure mina Begoña Bilbao
- Mahmud Darwish euskaraz
- Azken lumak erresistentziari ARGIA
Joe Sacco-ren komikia: Palestina
Julen Gabiriak euskaratu du Joe Saccoren Palestina lana. Bilboko Astiberri argitaletxeak plazaratuko du. Eta gaur Mugaldeko tabernan gurekin dago Julen itzultzailea bera.Komikiaz, itzulpenaz, Palestinako egoerari buruz berbetan.
Elkartasuna, kultura, musika, itzulpenak hizketagai:
Mugaldeko taberna: Euskararen biharamuna
Euskararen nazioarteko egunaren karietara egindako saio berezia berreskuratu dugu. Eta bitartean Durangoko azokan gaude liburu, disko eta bestelako kultur sorkuntza artean.
Mugaldeko taberna ez dago itxita, baina beste kale batzuetan dago mobida orain. Goienkalen, Artekalean, eta bestelako zeharkale batzuetan.
Mugaldeko taberna: Hedoi Etxarte idazlearekin ekialderantz joko dugu
bidegorritik irratsaioa berriz bueltan da. Bizikleta hartu, kaskoak jarri eta irrati bidaia egingo dugu. Ekialderantz goaz. Iruñerrira. Hango berri emango digu Hedoi Etxarte idazleak. Zerua eta sua bideoklipa sareratu berritan, eta Sortaldekoak literatur lanaren atarian, Bilboko 97 fm irrati librean izango da idazle iruindarra.
Hemendik aurrera, astearte iluntzeetan bidegorritik hemen, Bilbo inguruko irrati librean.
Mugaldeko taberna: Kafea eta galletak
Kafea eta galletak ekimena berriro martxan jarri da Gernikako Astra gaztetxean. Ibon RG eta Leire Lopez Ziluaga izan ziren sortzaileak, eta gaur irratian izan dira musika entzunaldien ekimenari buruz berbetan. 2008an Gernikan sortu, eta hainbat urtez musikari ugari pasatu zen bertatik disko entzunaldiak egin eta zuzenean kantu batzuk eskaintzera. Aurtengo urtarrilaren 2an berriz martxan jarri dute, J Martina gonbidatuz eta entzuteko Dellafuenteren azken lana jendaurrean bafleetatik ozen entzunez.
Kantu zerrenda
Kafea eta galletak musika da batez ere. Mursego-ren Eusnob kantuarekin abiatu dugu saioa, eta gero beste kantu batzuk entzuteko parada izan ditugu, elkarrizketan aipatzen diren diskoetako kantuak ere sartu ditugu playlist honetara.
Giorgio Bassmattiren zuzeneko grabaketa argitaratu zuten Kafe eta galletak bezala, eta Gernikan jotako kantu bat entzun dugu. J Martinaren kantuak bideoklipak dira, youtubeko beraien kanaletik entzun ditugu. Kantu guztiak zerrenda honetan
Mugaldeko taberna: Oskar Alegria zinema zuzendariarekin berbetan
h-a galdu zuen herria da Ea. Eta aurreko asteburuan poesia, antzerkia, musika edo zinema batu dira, garai bateko poesia egunen lekuan.
Lurrak eta itsasoak, errekak eta hondartzak, lehenak eta orainak bat egiten duten lekua da Ea.
Mari Luz Esteban idazlearen Andrezaharren manifestua antzeztu zuten Metrokoadroka sormen laborategikoek, eta Oskar Alegriak Aritzakoa film laburra aurkezteko parada izan zuen, udako egonaldi batean Ean bertan grabatutako lana.
Oskar Alegria 97 irratiko #bidegorritik saioan izan da bere film eta lanei buruz solasean.
Mugaldeko taberna: Kantatu nahi dut bizitza | Zinema eta musika Astran
Kantatzen duten herriak topaketan, Kantatu nahi dut bizitza podcast/hitzaldia egin ostean, irratian ere kantak eta gogoetak partekatu ditugu, Leioako unibertsitaterako prestatutako playlista entzunez.
Gernikako Astra gaztetxean Zinema eta musika izan zuten hizpide Larraitz Zuazo, Hannot Mintegia, Joseba B Lenoir eta Aitor Etxebarria musikari eta ikusentzunezko sortzaileek. Leire Palacios kazetariak gidatu zuen solasaldia.
Bidegorritik saioan, Aitor Etxebarria musikari eta soinu banda egilea aritu da guzti horretaz. Tartean Markak filmeko soinu banda entzun eta xehetasun batzuk azaldu dizkigu gernikarrak.
Mugaldeko taberna: irratia.com gogoratu Mikel Laboa, Xabier Lete eta Berri Txarrak entzunez
irratia.com sortu genuela 20 urte joan dira.
Duela 12 urte utzi gintuen Mikel Laboak, bi urte beranduago Xabier Letek.
Beraien kantuak, beraien memoria ekarri dugu bidegorritik saiora.
Musika, literatura, sorkuntza, Euskal Herritik mundura. Irratiko estudiotik, uhinetatik sarera. Duela 20 urte bezala, duela ez asko bezala. Itxialdiari aurre egin, eta saio ederra atera zaigu musika eta hitzak lagun.
New Yorketik Kirme Uribe idazlearen poemak entzun ditugu.
Eta musika eta kantu gehiago.
Mugaldeko taberna: Pessoa, Sarrionandia eta Mikel Antza 97 irratian
Mikel Antza idazlea elkarrizketatu dugu #bidegorritik saioan. Literatura izan dugu hizpide. Klandestinitatea. Kartzela. Sorkuntza. Letrak. Errealitatea eta ametsak. Fikzioa eta errealitatea. Antzerkia, poesia, musika.
Fernando Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia. Datorren astean Loraldian. Eta gaur 97 irrati libreko #bidegorritik saioan.