Archivo de Mugaldeko taberna
Elurretan Euskal Herria, negua berton. Baztanen urtero bezala literatura eta nobela beltzari eskainitako astea hasiko da datorren astelehenean. Antolaketa taldeko Elurre Iriarte izan da 97 irratian, eta egitaraua errepasatu dugu. Nafarroatik Zuberoara jo dugu, azkar, musika lagun. Eta Xiberuko Botza irratiko Julen Guiresse adiskideak Maskaradaren berri eman digu besteak beste. Saioa amaitzeko, negu gorri honetarako…
Musika gogor jarrita ireki dugu taberna gaurkoan. Bilboko Kafe Antzokian musika tresnak furgonetatik jeitsi eta jarri gara berbetan Eñaut Gaztañaga Ezpalak taldeko kidearekin, beraien abesti batzuk entzunda. Asteburuko Unidad Alavesa eta Delirium Tremens taldeen kontzertua dela eta Mutrikura hurbildu gara Andoni Basterretxea elkarrizketatzeko. 90. harmakadako nostalgiari aurre egiteko Merina Gris taldeko Sararekin hasi gara hizketan,…
Bilboko Pantx Records kolektiboko Beñat Gabiña izan da gurekin irratian. Hasteko Linton Kwesi Johnson idazle eta dub abeslariari buruz hasi gara berbetan, izan ere Askatasuna kontu serioa da LKJren poema bilduma euskaratu zuen Beñatek berak. Ostean, reggae eta Jamaikako estilo ezberdinak entzunez, Pantx Records zigiluko talde eta disko erreferentzia ezberdinak entzun ditugu. Saioa amaitzeko Bilbomatiks…
Ni ez naiz Mikel Laboa komikiari buruz aritu gara Unai Iturriagarekin. Mikel Laboaren abestiak entzun ditugu, eta saio amaieran talde berriagoen bertsio batzuk entzuteko aukera ere izan dugu. Mikel Laboa, musika, musikaria, historia eta istorioak, abestiak eta marrazkiak, Unai Iturriaga gidoigilearekin berbetan. Irrati emanaldia podcast bezala entzuteko: https://ia904700.us.archive.org/17/items/mugaldekotabernaMikelLaboa/mugaldekotabernaMikelLaboa.mp3 Descargar este podcast
Euskal Herriko Bertsolari txapelketa nagusiaren finala jokatu da Iruñean asteburuan. Maialen Lujanbiok irabazi duen txapelketaren finaleko bertsoak entzuten eman dugu saio osoa. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi. Ederra, itzela, jendetsua, txalotua, hunkigarria eta merezi izan zuen eguna izan zen aurreko igandekoa. https://ia904705.us.archive.org/6/items/mugaldekotaberna_20221222/mugaldekotaberna_20221222.mp3 Descargar este podcast
Black is Beltza filmaren bigarren zatia eginik, Ainhoaren bizitza kontatu eta elkarrizketa ederra eskeini digu Fermin Muguruzak Mugaldeko tabernan. 2022ko azken elkarrizketa, Iñigo Muguruza anaiari eskainitako filmari buruz, bere urtebetetze egunaren atarian. Bizitza ospatuz; musikaz, zinemaz, heroinaz, munduaz, munduko borrokak eta beste izan ditugu hizpide, saio eder baten. https://ia601506.us.archive.org/3/items/mugaldekotaberna20221215/mugaldekotaberna20221215.mp3 Descargar este podcast
Amaitu da Euskaraldia. Euskararen nazioarteko eguna ere igaro da. Ahaztu dugu ia ia. Hizkuntza ez, baina kezkak badirau. Euskararen nazioarteko egunaren karietara egindako saio berezia berreskuratu dugu. Eta bitartean Durangoko azokan gaude liburu, disko eta bestelako kultur sorkuntza artean. Mugaldeko taberna ez dago itxita, baina beste kale batzuetan dago mobida orain. Goienkalen, Artekalean, eta bestelako…
2008ko abenduaren 1ean hil zen Mikel Laboa kantaria.
Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza izan da gurean. «Hala ere» diskoa aurkeztu digu eta datorren larunbatean Bilboko kafe antzokian hasiko dute beraien bira elektriko berria. Hurrengo astean berriz, Miarritzeko Atabal aretoan arituko dira Lumi eta Orbel taldeekin batera. Solasean, patxadaz, musika entzun eta dantzan jarri gara Mugaldeko Tabernan. Pablo Milanes gogoan Gure taberna honetan Pablo…
Pantailak euskaraz! Pantailak euskaraz ekimeneko Izaskun Rekalde egon da gurekin Mugaldeko tabernan. Pantailak euskaraz ekimenak ikusentzunezko alorrean gure hizkuntza bultzatu eta hedatu nahi du. Aukera asko izango dira datorren azaroaren 11tik aurrera Pantailaldia ekimenean. Badator #Pantailaldia! Hauek dira azaroaren 11tik 18ra ekimenean burubelarri murgilduko diren 5 boluntarioak: *Andoni Solorzano, Sondika (BIZ)*Itziar Luri, Iruñea (NA) *Mitxel…
Gorka Belasko @txikerretxea gonbidatu dugu gaur tabernara. Eta marrazten aritu da, marrazkiei buruz hitz egin dugu, eta besteak beste #inkurria edo #inktober bezalako nazioarteko -edo gure eremuko- fenomenoak aztertu ditugu berarekin. Elkarrizketa luzea egin dit gaurkoan @iPatxi Gaztelumendik @97irratia|n irekitzen duen tabernan. #inkurria bukatu denez kolore apur bat sartu dut. https://t.co/zl4plbrXGV pic.twitter.com/rS8o0NLVrM — Gorka Belasko…
Asteburu honetan Mapa galduak jaialdia izango da Saran. Eta Usopop disketxe eta musika kolektiboko Joanes Basurko izan da Mugaldeko tabernan. Jaialdiari buruz eta musikari buruz aritu gara berarekin. https://ia904708.us.archive.org/24/items/mugaldekotaberna20221025/mugaldekotaberna20221025.mp3 Descargar este podcast
Maddalen Arzallusek Jon Parot presoak kartzelan emandako 32 urteei eskainitako bertsoak –eitb-k sarean zentsuratu dituenak– entzun eta saioa abiatu dugu. Hazparneko Zinegin jaialdia, Iruñeko Laban Mantapean zinema zikloa, Bilboko Zinebi eta Frankfurteko liburu azoka (eta alternatiboa) izan ditugu aipagai. Musika asko entzunez gainera. https://ia601402.us.archive.org/7/items/mugaldekotaberna20221018/mugaldekotaberna20221018.mp3 Descargar este podcast
Mugaldeko taberna Saio kulturala izango denik ezin esan, baina kultura ere egongo da.HAU Ez da programa filosofikoa izango, baina pentsatzeko aukera eskainiko dugu.Musika entzungo da hemen, baina ez da irrati formula bat izango, ez gara musikan adituak izango, musika adituko dugu.Elkarrizketak maite ditugulako, jendearekin berba egingo dugu, tabernetan egiten den bezala. Gabriel Arestiren antzerki obra…