Archivo de Mugaldeko taberna
Greba Orokorra Katalunian. Aurreko igandean 2 milioi pertsonak baino gehiago Kataluniaren independentziaren aldeko bozka emon ostean, gaur grebara atera dira katalanak. Naiz.eus atariko Ion Telleria, Hamaika telebistako Akhiñe Atorrasagasti izan dira gurekin Kataluniako albisteak komentatzen. Gero Bartzelonan bizi den Maria Colera elkarrizketatu dugu. Bartzelonako Euskal etxera ere jo dugu. Greban daude baina bertako komunitateak egoera…
Zazkel taldeak EZ ENTZUN diskoa plazaratu berri du. Etxahun Arregi etorri da estudiora. Musikaz gozatu dugu, elkarrizketa atsegina eskaini digu. Ostean Estephan Etxegarai Luhuson iaz atxilotutako lagun musikariarekin aritu gara berbetan. Datorren larunbaterako 12 oren bakearen alde jaialdia antolatu dute Bakegile eta kulturgileek.
Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa. Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian. Kabi@ digitala Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin izan…
Bi topaketa teknologiko Donostian eta Bilbon: Euskarabildua eta TheAntiEvent. Lurrama Miarritzen. Musika berriena 97 irratian. iBasque Euskal Herriko irrati libre eta euskaldunak entzuteko aplikazioa. Pantaila asko, denak martxan. Eta gu irratia egiten. #bidegorritik https://ia601504.us.archive.org/13/items/bidegorritik20151105/bidegorritik20151105.mp3 Descargar este podcast
Galdera horri erantzuteko aspaldi honetako bi bideo eta aspaldiko kezka bat ekarri ditugu mikrofonoetara. Kataluniako hauteskundeetan CUPek aurkeztutakoa, eta aurreko astean EH Bilduk #basquetothefuture sarean hedatutako bideokomikia izan ditugu hizpide Arantza Santesteban eta Galder Gonzalezekin. https://ia801508.us.archive.org/13/items/20151029bidegorritik/20151029bidegorritik.mp3 Descargar este podcast info gehiago: bidegorritik.irratia.com
Antzerki obra berria estreinatuko dute aste honetan Tartean teatrokoek, Zergatik Jamil? Bi aktoreak; Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy estudioan hartu genituen. Bea Salaberri idazleak Baionak ez daki liburua aurkeztu du aste honetan bertan eta baionarrarekin ere elkarrizketa interesgarria ukan genuen. https://ia801508.us.archive.org/8/items/bidegorritik20151015/bidegorritik20151015.mp3 Descargar este podcast
https://ia801505.us.archive.org/6/items/bidegorritikaskapena/bidegorritikaskapena.mp3 Descargar este podcast Kurdistan bisitatuz hasi dugu irrati emankizuna. Komite Internazionalistak erakundeko Lurrek irailean egin zuten brigadaren berri eman digu. Zapaldutako lurretan ikasitakoaz eta handik ekarritakoaz aritu gara. Erakunde lagun duten Askapenarekin elkartasunez mintzatu zaigu bera. Askapena libre! Musika entzunez Nafarroako Sakanara hurbildu gara gero. Arruazun artaldearekin aurkitu dugu Aritz Ganboa Askapenako kide auziperatua….
Kurdistango lurretatik abiatu zen Emakumeen mundu martxa. Euskal Herrira sartu berritan hitzordua egin genuen antolatzaileekin, eta gaur emakumeen martxa izan da nagusi gurean -musika, kantuak, dantzak eta aldarrikapenak-. Hutsa akustikoan Hutsa bikotea akustikoan aritu dira Bilboko estudioan eta Leire Lopez Ziluaga lagunak playlist feminista baterako lehen lau kantuak aurkeztu dizkigu. https://ia601508.us.archive.org/30/items/bidegorritik20151001/bidegorritik20151001.mp3 Descargar este podcast
#bidegorritik saioa egitera Donostiara hurbildu gara, Zinemaldira. Bertan aurten estrenatu duten AMAMA filmea zuzendu duen Asier Altuna elkarrizketatu dugu. Pelikularen inguruko xehetasunak, detaileak eta bestelakoetaz berba egin ostean, Ondarruko Marabilli re festibalerako hitzordua jarri dugu Altunarekin. https://ia801504.us.archive.org/35/items/20150924bidegorritik/20150924bidegorritik.mp3 Descargar este podcast

