Eremuz Kanpo saioaren bigarren denboraldiko lehen atala. Zortzi urte geroago Eneko Olazabal eta Txabi Landabidea itzuli egin dira Bilbo Hirira ezezik 97 Irratira, zinema, telesailak, ikusi-entzunak eta oro har mugimenduan diruditen irudiei (eta haien soinuei) buruz hitz egiteko.
Irratsaioaren ordutegia hau izango da: igandeetan 22:00etatik aurrera 97.00FMan (saio berriak) eta ostegunetan 22:00etan (errepikapenak).
Lehenengo saio honetan ezer (argirik) gertatzen ez den film horiek izan dituzte hizpide, Mulholland Drive, La Chinoise, Blow Up, Zerkalo edo Hiroshima Mon Amour kasu. HBOren Treme eta New Orleanseko Katrinaren osteko musika ere bertan izan dira, Addams familiarekin batera, haurtzarotik ikusita.
Eremuz Kanpo, 2. denboraldia. Lehen saioa: “Hemen ez da ezer gertatzen”.