Bilboko Konpartsak kolatu zaizkigu 97 irratiko estudioan. Igarri behar genuen zerbait, jai giroa eta koloreak baitzeuden edonon, sartu garenean.
Gaurkoan, Itsaso eta Oihana hurbildu zaizkigu, 2015ak eman (eta eraman) dizkigunak errepasatu eta 2016ak ekarriko dizkigunak komentatzeko. Bilboko Aste Nagusiaren memoria jada lausoak, Tomas Deunaren doinu eta zaporeak, eta nola ez, gaine-gainean ditugun aratusteak, ihauteriak, karnabalak. Haragia uzteaz eta arauak hausteaz aritu gara haiekin, eta beti bezala, gehiagorako gogoz utzi.
Halakoak baitira, Bilboko Konpartsakideak.
Saioa jaitsi eta podcast eran entzuteko, sakatu HEMEN, edo entzun zuzenean: