Eremuz Kanpo: Mieltxo Monfort gogoan

monfort8Aurreko ostegunean Bilboaldeko uhinek ahots eta bihotz garrantzitsu bat galdu zuten, Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfort joan zitzaigun.

Irratietako eta kaleetako ekintzaile nekagaitza, harekin kolaboratu eta bere lan egiteko modua ezagutu dugunok ez dugu erraz ahaztuko Mieltxo. Baina badakigu baita bera gogoratzeko modurik onena Bilbo libreago eta euskaldunago baten alde lanean jarraitzea dela.

97 irratitik  Bilbo Hiriako lagunei besarkada handi bat bidali nahi diegu, eta bat egingo dugu astelehenean 10:00etan emitutuko dugun saio bereziarekin. 97.0 FMan eta webgunean zuzenean entzun ahal izango duzue.

Adiorik ez, lagun.

 

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude