Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Apirila hasi da, eta apirilarekin bat hainbat dira hurrengo asteetan izango diren ekitaldiak. Guztien azalpena emango dizuegu gure agendan. Gaurko programan, Angel Strapazzon argentiniarra dugu gurekin, Santiago Ekialdeko Baserritar Mugimenduko (MOCASE) kidea. Berarekin solasean egon gara Mauricio Macri Argentinako Presidente berriarekin dagoen gaur egungo egoerari buruz eta Nazio Batuen elikadura segurtasunerako komitea eta elikadura burujabetzaren proposamenari buruz. Angel Strapazzonen hitzetan, “ideia bat hain boteretsua denean zein bere garaia heltzen zaio, menderaezina da. Ideiak irabaziko du. Elikadura burujabetza da ideia, eta helduko zaio bere momentua.
Elkarrizketa honek pasioa eta itxaropena piztu digu, eta primeran datorkigu apirilaren 17an Nazioarteko Baserritarren Borroka Eguna izango dena ospatzeko. Mundu osoko baserritarrek oihuka egingo dute datorren astean, egunero egiten duten bezala, lurra eta bizitzaren defentsaren alde.