Arratsaldeon  Lur  eta  Murmurreko  entzuleok!  Gaurko  programan,  joan  den  igandean  (apirilak  17)  izandako  Baserritarren  Nazioarteko  Borroka  Egunari  buruz  hitz  egingo  dugu  Unai  Arangurenekin  (EHNE-Bizkaiako  kidea  eta  LVCko  ordezkaria).  Arangurenek  egun  hau  noiz  hasi  zen  ospatzen  eta  zergatik  kontatuko  digu,  baita  Euskal  Herri  mailan,  larunbatean  (apirilak  16),  antolatutako  ekintzen  berri  ere  eta  hurrengo  urteko  uztailean  ospatuko  den  La  Via  Campesinako  VII.  Konferentziaren  berri.
Konferentziaren harira, EHNE Bizkaiak egindako abestiarekin uzten zaituztegu: “Erein, landatu, zabaldu”, denontzat lana, denontzat jana, denontzat askatasuna borrokatzen duena.
				
