Aurten  ere  Bilbo  Hiria  Irratia  eta  Uriola.info  atariarekin  batera  Bilboko  Aste  Nagusiaren  taupadak  uhinetan  igorriko  ditugu  zuzenean  Areatzako  zubitik.
Egunero  zuzenean  igorriko  dugu  emankizuna,  igandetik  ostiralera  bitartean  12:00etatik  14:00etara,  Bilbo  Hiriaren  (FM  96.0)  zein  97  irratiaren  (FM  97.0)  sintonietan  eta  Internet  bidezko  emisioan.
Iaz  hil  zen  Bilbo  Hiria  Irratiko  koordinatzaile,  Arrosa  sareko  kolaboratzaile  eta  97  Irratiaren  lagun  Mieltxo  Monfort,  eta  Bilbo  Hiriako  lagunek  esan  duten  bezala,  saiatuko  gara  elkarrekin  hura  harro  eta  pozik  egoteko  moduko  programak  egiten.
Bertatik  bazabiltza  hurbildu  zaitez  gugana,  entzule!
 
                 
                
                97 irratia babestu nahi duzu?
                97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
                Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
                Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!