Datorren  irailaren  14an  Askatasunaren  Ontzidia,  nazioarteko  ekimenaren  itsasontzi  talde  bat,  abiatuko  da  Gazara,  Israelek  ezarritako  itsas-setioa  urratzeko  asmoz.  Oraingo  honetan,  gainera,  elkartasun  ontzidia  berezia  izango  da,  izan  ere,  emakumeek  bakarrik  osatutako  taldea  izango  da.”Emakumeak  Gazarako  Bidean”  du  izena  ekimenak  eta  irailaren  14an  itsasoratuko  da  Bartzelonako  portutik.
Hori  dela  eta  Hala  Bedi  Irratiko  Uhintifada  irratsaioan  hiru  orduko  emisio  berezia  egingo  dute.  Bertan  ekimena  babesten  duten  emakumeak  izango  dituzte  solaskide:  kazetariak,  musikariak,  ekintzaileak;  baita  ekimeneko  antolatzaileak  ere.  Hiru  ordu  horietan,  gainera,  Gazarekin  eta  Bartzelonako  portuarekin  konexio  bereziak  egingo  dituzte.
Irratsaioa  entzungai  egongo  da  97  irratian   barikuan  arratsaldeko  18:00etan.
EMAKUMEAK GAZARAKO BIDEAN
97 irratia babestu nahi duzu?
97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!
 
				
