Tesla ordua: 13. kapitulua

Egunon Danubioko txalupok!!

Tesla Orduaren emisio berri honetan, jada hasi den III Balkandar Asteari buruz arituko gara. Astelehenean, Leioako kanpusean eman genuen “Kateen Zama” (euskarazko azpitituluekin) eta ondoren solasaldi bat egin dugu. Hurrengo hitzaurrean gaur bertan (2016-11-23), arratsaldean izango dugu Bilbon (bart egindako irratsaioan, “bihar” esaten dugu, aurreko gauekoa baita), 18:00etan, Zirika gunean; “Kateen Zama 2” jarriko baitugu, geroago solasaldi interesgarria egingo dugularik.

Baina, noski, Balkandar Aste honen mamia Donostian dago, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua programaren laguntzaz eginiko ekitaldietan. Ostiralean, arratsaldeko 6etan, Egiako Kultur Etxean “Kateen Zama 2” aurkeztuko baitu egileak berak. Hemen ere solasaldia izango dugu, interesgarriagoa noski, egilea bera, Boris Malagurski, gurekin egongo baita. Beraz, aukera paregabea izango duzue Jugoslaviaz, ekonomi politika ezberdinez, zinemaz, bere ekintzailetasun politikoaz eta abarrez galdetzeko. Hurrengo ekitaldia larunbat goizena izango da 11:30etan Haizearen Orrazitik abiatuta Donostian zehar ibilbide bat egingo dugu, Boris Malagurskirekin baita, Donostiako eta Balkanetako monumentuak erkatuz (irratsaioan honi buruz zeozer hitz egin dugu). Etortzeko gonbidatzen zaituztegu!! Eta horrez gain ohartarazten dizuegu, etorri ezean, damutu egingo zaretela!!

Irratsaioaren azken partean berriei ekin diegu, Bulgaria eta Moldaviako hauteskundeen bigarren itzuliei. Rumen Radev eta Igor Dodon hautagaiek, lehen itzulian erdietsi zuten garaipena berretsi dute eta horrela, euren Estatuetako lehendakari bihurtu dira (biak Alderdi Sozialistak babestutako hautagaiak izan dira). Euren “errusiarzaletasunak” (Radeven kasuan errusiarzaletasunaz baino neutraltasunaz hitz egin beharko genuke), zenbait kritika ekarri dizkie nazioarteko prentsan, eta horri buruz ere aritu gara.
Hau da gaurkoak eman duena, eta asteburu honetan etor zaitezte Donostiara!!

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude