Egunon, Trantsilvaniako basook!!
Oraingo  programa  honetan,  antzinako  formatura  itzuli  gara,  eta  munduko  geopolitika  apur  bat  alde  batera  utziz,  Balkanetan  zentratu  gara.  Errumaniako  protestak  izan  ditugu  batez  ere  mintzagai.  Protesta  hauen  arrazoi  nagusia,  teorian,  ustelkeria  da,  eta  baita  Errumaniako  Gobernuak  ustelkeriaren  kontrako  zigor  penalak  arintzeko  asmoz  egindako  dekretu  bat  indargabetzea.  Hala  ,ere,  ustelkeria  Errumanian  behintzat  1989tik  hona  oso  larria  den  arazo  bat  izaki,  protesta  hauek,  oraintxe  bertan,  Gobernu  berri  bat  ezarri  eta  gutxira  leherrarazteko  bestelako  funtsezko  arrazoiren  bat  dagoela  uste  dugu.  Protesten  doinu  antikomunista  eta  eliteko  zenbait  bankarik  protestok  babesteak,  Gobernu  sozialdemokrata  berriak  neoliberalismoari  mugak  jartzen  dizkion  neurri  batzuk  onartu  izana  jotzen  dugu  protesten  erantzule  gisa.  Beraz,  protesta  hauek  “Koloreetako  Iraultzen”  eskeman  ezartzen  ditugu,  eta  hori  aitzakia  hartuta,  Koloreetako  Iraultzei  buruzko  erreflexio  batzuk  egin  ditugu.
Azkenik, Balkanetako beste herriri buruzko berriei errepaso txiki bat egin diegu: batez ere Mazedonian Gobernua osatzeko negoziaketa amaigabeei, eta Kroazian egon diren zenbait sententziei.
Entzun programa lotura honetan.
[archiveorg TeslaOrdua2017214 width=640 height=140 frameborder=0 webkitallowfullscreen=true mozallowfullscreen=true]
				
