Kaixo rakija edaleok!!
Gaurkoan, batez ere Kosovoko hauteskundeak izan ditugu mintzagai. Vetëvendosje alderdi erradikalak “anti-kasta” diskurtsu batekin bigarren postua lortu du bozen %26 lortuta; eta alderdi honen programa eta proposamenak aztertu nahi izan ditugu. Alderdi honek alde batetik Kosovo independente denetik gobernatu dituen “eliteen” kontrako samina, eta beste batetik Albania Handiaren nahia uztartu nahi izan ditu. Inkesta batzuek irabazteko aukerak eman dizkie, baina azkenean indarrean dagoen PDKk (Kosovoko Alderdi demokratikoak) eta AAKk (Kosovoren Etorkizunerako Aliantzak)o satutako koalizioak irabazi ditu hauteskundeak, bozen %33rekin. Koalizio horretako buruak UÇKrekin guda egin zuten pertsonak dira, adibidez, euren lehen ministrogai Ramush Haradinaj (zeina estraditatzeko estkaera Serbiak aurkeztu duen).
Jarraitzeko Mazedoniako eta Albaniako berri politiko batzuk eman ditugu. Hala ere, segituan hizkuntzalaritzara jo dugu, eta “Hizkuntza Amankomunaren aldeko Amnigfestuari” buruz aritu izan gara. Serbokroazierarekin, historikoki bi izen izan dituenarekin, “serbiera” eta “kroaziera” (orain “bosniera” eta “montenegroera” gehitu badira ere), historikoki “katalanarekin” eta “valentzierarekin” gertatu izan den fenomenoa gertatu dela diogu, hau da hizkuntza polinomikoak izan direla. Fenomeno hori azaldu dugu.
Azkenik, abuzturo Belgraden egiten den Belgrade Beer Festival delakoaren gainean hitz egin dugu, programakideok bertaratu egingo gara, eta beraz, jai honen nondik norakoak kontatuko dizkizuegu.
Programa entzuteko, hemen: https://archive.org/details/TeslaOrdua2017VI13