Tesla ordua: Tesla Ordua, 47 irratsaioa

Kaixo balkanzaleok!

Gaurkoan, bi berri nagusi ekartzen dizkizuegu. Lehenik eta behin, Kosovon, Gerra Krimenak epaitzeko Nazioarteko Epaitegiaren polemika dugu. Hau, EBren proposamena izan zen, eta orain AEBk lagundu du, Kosovon izan ziren krimenak epaitzeko asmoarekin sortu behar zen epaitegi bat dugu. Hasieran Kosovoko Gobernuak baiezkoa eman zion (bai leehndakaria zein lehen ministroa UÇKko kide ohiak dira), baina oposizioaren protestak direla eta, etzera egitear da. Gobernuan, gainera Srpska Lista, Belgradeko Gobernuaren hurbilekoa den alderdia dugu, eta oposizio nazionalistarentzat horrek gauzak larriago egiten ditu. Ikusiko beharko da arrazoiakzeintzuk diren, baina badirudi Kosovoko populazioaren sektorerik nazionalistena beldur dela ea Epaitegi hori eratzen bada, eta nazioarteko jurisdikzioaren pa badago, ondorioak egun indarrean den bertsio nazionalistaren aurkakoak ez ote diren izango.

Bestetik, beste berri abtzuen artean, kirol arloan NK Rudes talde kroaziarraren ibilera komentatu dugu. Talde hori Alavesekin hitzartuta dago. Kroaziako lehen mailan dago, baina 20 partida jokatuta bi soilik irabazi dituenez, azken postuan dago (10 talde dira Kroaziako Ligan, eta bakoitzak lau aldiz jokatzen du aurkari baoitzaren kontra, 36 partida guztira). Orain arte, Iñaki Alonso bizkaitarra izan dute entrenatzaile, baina kargutik kendu egin dute, Alaveseko jokalari ohi Dinko Jelicic entrenatzaile berria izango delarik.

Bukatzeko, hzkuntzalaritzari buruz ibili gara, izan ere, Vienako bi hizkutnzaririk, Joachim Ratzinger eta Stefan Schumacher izenekoek albaniera ilirieratik ez datorrela frogatu baitute. Euren ikerketa egiteko XVII mendeko Pjeter Bogdaniren testuak erabili dituzte. Albanieraren eta ilirieraren arteko harremanaren aldeko tesia erabat nagusi da Albanian, bai Estatuaren aldetik zein bertako komunitate zeintifikoaren aldetik

Entzun gure programa hemen:

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude