Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan, EHkolektiboak bultzatutako ikerketa aztertuko dugu: Agroekoligiaren erosketa ereduak.
Kontsumo-taldeak, azokak, saltoki txikiak, kontsumo-kooperatibak, sareak… hamaika bide dira agroekologian ekoizten dutenek eta herritarrek aurkitu dituztenak produktuak saltzeko, erosteko edo elkartrukatzeko. Euskal Herrian bide horiek aldatuz joan dira, eta gaur egun formula desberdinak aurkitu ditzakegu, lurraldearen, landa eremuarekiko gertutasunaren, hiriaren tamainaren eta tradizioaren arabera.
Honen guztiaren inguruan hitz egin dugu Marc Badalekin, ikerketa taldeko kidearekin.
Download this podcast
97 irratia babestu nahi duzu?
97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!