Lur eta Murmur: Mugarik ez! Transnazionalik ez!

Lur eta Murmur: Mugarik  ez!  Transnazionalik  ez!

Emakumeon Mundu Martxa, nazioarteko mugimendu bat da, kolektibo feminista ugari biltzen duena. 2000. Urtean jaio zen, Quebec-en, eta mundu lurralde askotan dago gaur egun.

Bost urtean behin, nazioarteko ekintza bat antolatzen dute, gai partekatu batekin, lurralde bakoitzak gero bere errealitatera egokituz. Duela 5 urte, haziak izan ziren ekintzaren ardatz nagusia. Aurtengo ekintzako ardatza, berriz, mugen, transnazionalen eta migrazio-politiken aurkako borroka.

Hemen, Euskal Herrian, urrian abiatu zen V. Ekintza. Euskal Herriko Mundu Martxak, Emakume arrazializatu eta migratuekin batera, hainbat dokumentu eta formazio egin dute, gai honen inguruan herrietan eta kolektiboetan autoformazioa eta hausnarketa bultzatzeko.

Ekintzaren itxiera larunbatean izango da, Hendaian eta Irunen artean, mugak eta zubien sinboloak birkokatzeko manifestazioa.

Zubi guztien gainetik, mugarik ez! transnazionalik ez! Resistimos para vivir, marchamos para transformar lelopean, jendarte feminista eta antirrazista eraikitzeko bidea hasita dago… guztiok libre izan arte!

Gaur, Luciana Alfaro martxalaria izan dugu gurekin, honi guztiari buruz hitz egiteko.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude