Lur eta Murmur: Eutsi Kolonbia!

Lur eta Murmur: Eutsi  Kolonbia!

Hilabete da Kolonbiak garrasi egiten duela. Sektore sozialek eta sindikatuek zerga-erreformaren aurkako deitu zuten Lanuztearen aurrean, Estatuak errepresio eta indarkeria handiarekin erantzun du.

Egunek aurrera egin ahala, Dukearen Gobernuak proposatzen zuen zerga-erreforma bertan behera geratu da, baina protestak eta horien aurkako indarrak bere horretan jarraitzen dute.
43 pertsona baino gehiago hil dituzte, ehunka desagertu eta milaka ekintza indarkeria-poliziala eman dira. Errepresioa bereziki bortitza da Cauca bailaran eta Calin.

Handik, Calitik, Nury Martínez, Nekazaritza eta Abeltzaintzako Sindikatu Unitarioko Federazio Nazionaleko (FENSUAGRO) presidentea eta Via Campesinako Nazioarteko Koordinazio Batzordeko kideak gurekin aztertu du egoera Lur eta Murmur honetan.

(programa gazteleraz)

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude