Mugaldeko taberna: willis drummond Hala ere disko berria aurkezten

Mugaldeko taberna: willis  drummond  <i>Hala  ere</i>  disko  berria  aurkezten

Willis Drummond taldeko Jurgi Ekiza izan da gurean. “Hala ere” diskoa aurkeztu digu eta datorren larunbatean Bilboko kafe antzokian hasiko dute beraien bira elektriko berria. Hurrengo astean berriz, Miarritzeko Atabal aretoan arituko dira Lumi eta Orbel taldeekin batera. Solasean, patxadaz, musika entzun eta dantzan jarri gara Mugaldeko Tabernan.

Pablo Milanes gogoan

Gure taberna honetan Pablo Milanes kantari kubatarra ere agurtu nahi izan dugu. Asteon utzi gaitu, eta Kepa Junkerarekin grabatutako Txoria txori entzun dugu lehenbizi eta bere kantu ohiko bat ostean.

Pluralean dantzatu


Eta dantzan jarraitu dugu Arrasateko Assata taldearekin, musika beltza sortzen duten zuri atsegin hauekin. Saioa bukatzeko Berri Txarrak taldearen saltsa bertsioa entzun dugu. Izan ere, guk ere ez dakigu bueltatzen.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude