Hilabete  honetako  irratsaioan,  Azaroaren  30eko  Greba  Feminista  orokorrari  leku  berezia  eman  diogu.  Greba  deialdi  bat,  aldarrikapen  ezberdin  bi.  Horren  guztiaren  berri  emateko,  solasaldi  interesgarria  dugu,  “Denon  Bizitzak  Erdigunean”  plataformako  kidea  den  Txefirekin,  eta  “Itaia”  emakume  sozialisten  antolakundeko  Irenerekin.  Horrez  gain,  ohikoak  diren  Bilbo,  zein  Bilbotik  kanpoko  gertakari  esanguratsuen  berri  emango  dizuegu.  Gozatu  eta  zabaldu!
Bultzaka: Bultzaka 3.saioa
97 irratia babestu nahi duzu?
97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!
 
				

