Txoko Gorria

Txoko  Gorria

Hasi da 97 irratiaren goizeko magazina: Txoko Gorria. Txoko honetan Bilboko eta Bizkaiko egunerokotasunari so jarriko gara. Beti, autopista mediatikotik at. Gaurkoan iritzi zutabearekin hasiko gara, Iñaki Sanchezen eskutik. Gero, Bikaiko kronika, Oskar Arandarekin. Asteko kolaborazioa zinemari buruz izan da, Alex Larrearekin. Elkarrizketa tartean Bizkaiko garbitzaileen grebaz aritu gara, eta bukatzeko, Patxi Gaztelumendik euskal kultura uhinetara ekarri digu Nor Nori Zer sekzioan.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude