Txokogorri

Txokogorri

Gaur Txokogorrin, iritzi zutabean Kitxu izan dugu. Bizkaiko Kronikan, Oskar Arandak, aurrekontu parte-hartzaileak izan ditugu hizpide eta Bilboko metroaren arautegi berria, txakurrei dagokionez. Gure kolaborazioaren tartean Nastassja Cipriani izan dugu, Ciencia, Academia y Feminismo izeneko gunearekin estreinakoz.  Elkarrizketa, Zenayda Serranorekin izan da. Bera, abokatua da eta lurraldearen defendatzailea da, eta orain Basoan bizi da, Bizkaian, bere herritik alde egin eta gero. Amaitzeko, Patxi Gaztelumendik NOR NORI ZER ekarriko digu, euskal kultura eta agenda. On egin deizuela!

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude