97 irratiko irratsaioen onarpen protokoloa

  1. Irratsaioa egiten duten pertsonen artean gutxienez batek kolektiboaren parte izan behar du. Honek hileroko 10 euroko kuota ordaintzea (hortik aurrerako edozein kantitate ongi etorria izango da), urtean zehar burutzen diren Asanblada Orokorretara etortzea eta irratia sustatu eta finantziatzeko ekintzetan parte hartzea suposatzen du, gutxienez.
  2. Irratsaio bakoitzak erantzuleen izen eta kontaktuen fitxa bat aurkeztu beharko du, espazioaren eduki eta maiztasunarekin batera. Aldi berean irratsaioaren 0 programa aurkeztuko da.
  3. Estudioa erabiltzerako orduan irratsaioa egiten duten pertsonek kontrol mahaia eta ekipamendu teknikoa erabiltzen jakin beharko dute. Irratsaio bakoitza buruaskia izan beharko da eta norbere espazioak grabatu eta editatzeko gaitasuna izan beharko du.
  4. Irratsaio bakoitzaren erantzuleek irratiko parrilan jo dezan programatu eta webgunera igo beharko dute.

97 irratiak irratsaio bakoitzak protokolo honetako baldintza teknikoak bete ditzan beharrezko formakuntza guztia eskainiko du.

Urte betean zehar kalitate teknikoaren jarraipena egingo zaio programari eta kolektiboaren oinarriekin bat datorrenĀ  egiaztatuko da.

Programazio Batzordeak aurreko puntua betetzen ez duen irratsaio baten emisioa eten dezake, baina Asanbladak etete hori baieztatu edo atzera bota beharko du.