Posts Tagged “emakumeak”
Gaurko irratsaioan Sorginatxurrak taldearen kidea den Maribi Ugarteburu izango dogu gurekin, Baserritik Mundura ikastaroaren baitan bere taldeak eginiko ikerketa-ekintza-parte hartzaileari dokumental forma eman diotelako – “Erroa eta Geroa” – eta egun hauetan hainbat herrietatik emanaldiak eskaintzen ari direlako. Ikus-entzunezko lanean belaunaldi ezberdineko emakume baserritarren testigantzak jasotzen dituzte: Iparraldetik Hegoaldera, emakume baserritarrek bere lanaren inguruko hausnarketak,…
Ana, Edurne, Sole eta Cristina Biela y Tierra proiektua martxan jarri dute. 2.500 kilometro bizikletaz, 100 esperientzia baino gehiago ezagutarazteko elikadura zentroan ipiniz, hainbat esparru lantzen dutenak: ekofeminismoa, artea, landa eremuaren balioa eta naturaren babesa, besteak beste. Gaurko Lur eta Murmur saioan inbidia eman digute bidaiaren planarekin. (elkarrizketa gazteleraz) https://ia601506.us.archive.org/16/items/20190508LurEtaMurmurBielaYtierra/20190508%20LurEtaMurmur%20BielaYtierra2.mp3 Download this podcast
Sorkineko kideekin egon gara Lur eta Murmur saio honetan, Vane eta Teresa. Beraien gidan, Emakumeen jakintzek gordetzen duten zientzia, horrelako galderei erantzuna ematen diete: Zer da zientzia “neutrala” bezala ezagutzen duguna? Nor dago horren atzean? Zein izan da emakume baserritarren papera zientzian? Eta elikadurarekin lotzen den zientzian? Programa honekin baratzara, hondartzara edo herriko jaietara goaz,…
Kurdistango lurretatik abiatu zen Emakumeen mundu martxa. Euskal Herrira sartu berritan hitzordua egin genuen antolatzaileekin, eta gaur emakumeen martxa izan da nagusi gurean -musika, kantuak, dantzak eta aldarrikapenak-. Hutsa akustikoan Hutsa bikotea akustikoan aritu dira Bilboko estudioan eta Leire Lopez Ziluaga lagunak playlist feminista baterako lehen lau kantuak aurkeztu dizkigu. https://ia601508.us.archive.org/30/items/bidegorritik20151001/bidegorritik20151001.mp3 Download this podcast