Posts Tagged “birazapatista”

Lur eta Murmur: Bira  Zapatista  Euskal  Herrian

Lur eta Murmur: Bira Zapatista Euskal Herrian

Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna (TLCAN) martxan jartzen zen egunean, 1994ko urtarrilaren 1eko goizaldean, Askapen Nazionalerako Armada Zapatistako matxinatuek (EZLN) Chiapas estatuko bost udalerritan hartu zituzten armak. Zapatistek “lana, lurra, etxebizitza, elikadura, osasuna, hezkuntza, independentzia, askatasuna, demokrazia, justizia eta bakea” eskatzen zituzten. Egun, 25 urte baino gehiago daramatzate gobernu autonomo bat eraikitzen Chiapasen hori lortzeko….

Jarraitu irakurtzen »