Posts Tagged “elkarrizketa”
Willis Drummond taldeak azken kontzertuak emango ditu datozen egunetan. Bilboko Kafe Antzokian, Hernaniko kultur etxean eta Intxaurrondon. Jurgi Ekiza abeslaria Mugaldeko tabernara gonbidatu dugu taldeaz eta agurraz hitz egiteko. https://ia601209.us.archive.org/17/items/willisdrummonAzkena/willisdrummonAzkena.mp3 Download this podcast
Palestinar herriarekin elkartasun eguna da gaurkoa munduan. Eta azken aldi honetan, egunero edo ia egunero ari gara gure kezka eta elkartasuna erakusten Palestinarekin. Gure kulturatik begirada Palestinari Wafa Idris, Tapia eta Leturiaren abestia Check point rock dokumentala Atef Abu Saif Berria egunkarian Mosab Abu Toha eta Adania Xibli idazle palestinarrak Palestina zauritua Imanol Murua…
Ni ez naiz Mikel Laboa komikiari buruz aritu gara Unai Iturriagarekin. Mikel Laboaren abestiak entzun ditugu, eta saio amaieran talde berriagoen bertsio batzuk entzuteko aukera ere izan dugu. Mikel Laboa, musika, musikaria, historia eta istorioak, abestiak eta marrazkiak, Unai Iturriaga gidoigilearekin berbetan. Irrati emanaldia podcast bezala entzuteko: https://ia904700.us.archive.org/17/items/mugaldekotabernaMikelLaboa/mugaldekotabernaMikelLaboa.mp3 Download this podcast
bidegorritik irratsaioa berriz bueltan da. Bizikleta hartu, kaskoak jarri eta irrati bidaia egingo dugu. Ekialderantz goaz. Iruñerrira. Hango berri emango digu Hedoi Etxarte idazleak. Zerua eta sua bideoklipa sareratu berritan, eta Sortaldekoak literatur lanaren atarian, Bilboko 97 fm irrati librean izango da idazle iruindarra. Hemendik aurrera, astearte iluntzeetan bidegorritik hemen, Bilbo inguruko irrati librean. https://archive.org/download/bidegorritik_20211005-192240/bidegorritik_20211005-192240.mp3…
Kafea eta galletak ekimena berriro martxan jarri da Gernikako Astra gaztetxean. Ibon RG eta Leire Lopez Ziluaga izan ziren sortzaileak, eta gaur irratian izan dira musika entzunaldien ekimenari buruz berbetan. 2008an Gernikan sortu, eta hainbat urtez musikari ugari pasatu zen bertatik disko entzunaldiak egin eta zuzenean kantu batzuk eskaintzera. Aurtengo urtarrilaren 2an berriz martxan jarri…
Bilboko 97 irrati libretik Ondarroara joan gara #bidegorritik eta bertan Radixu irratia bisitatu dugu. Binilo artin galdute saioko Txomin Elepuntorekin aritu gara Radixu eta bere historiari buruz. Tartean asteburuko 48 orduko irrati maratoia (ostiraletik igandera) eta antolatu dituzten bi kontzertuen berri eman digu Txominek.
97 irrati librearen estudioan izan da Fermin Muguruza ere. Oraingoan Black is Beltza proiektuari buruz mintzatu gara berarekin. Pelikulak laugarren astea zinema aretoetan bete bezperan, pozik agertu zaigu Muguruza.
Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa. Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian. Kabi@ digitala Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin izan…
Azken asteotan komunikabide ezberdinek gure berri jaso dute. Hemen dituzue zenbait elkarrizketa eta erreportaiarako estekak: Eskerrik asko gugana jo duten komunikabide guztioi! Laster mesedea itzultzeko moduan egongo garelakoan… “100 bazkide” 97 irratiko lehen erronka potoloa (Herri Kolore, 2014-01-03) http://www.herrikolore.org/index.php/euskal-herria/34/4133-q100-bazkideq-97-fm-irratiko-lehenengo-erronka-potoloa Entzun nahi dugun irratia (Berria. 2014-01-05): http://paperekoa.berria.info/agenda/2014-01-05/028/001/entzun_nahi_dugun_irratia.htm Laurogeita hamazazpi irratia (Berton, 2014-01-09): http://bertonaldizkaria.wordpress.com/tag/97fm-irratia/