Posts Tagged “Geopolitika”
Kaixo Balkanetako bidezidorrok! Gaurko programa Suleimani iraniar jeneralaren erailketarekin hasi dugu. Suleimani AEBk erail zuten, baina hemen gogoratu dugunez, garai batean –baita ere- AEBk babestutako Bosniako Gobernuaren tropekin borrokatu zuen. Geopolitikaren komeriak dira horiek… Bestetik, bere hilketak Esloveniak eta Kroaziak tropak Iraketik ateratzea ekarri du. Zoran Milanović, kapnpainan zehar Afganistandik ere tropak erretiratzearen alde agertu…
Kaixo Balkanetako mahastiok! Gaurko irratsaioan izan dugun gai zentrala, Kosovok Interpolen sartzeko saiakera izan da. Kosovoren eskaera ukatu egin dute, bi herenen gehiengoa lortu ez baitu. Zergatik eta nola gertatu izan zen, politikari nagusienen (bai serbiarren zein albaniarren) erreakzioak eta Balkanetan izan ditzazkeen ondorioak aztertu ditugu. Kosovok Serbiako eta Bosniako (Bosniak abstentzioa eman du) produktuen…