Posts Tagged “Ihauteriak”
Komunitatea. Lurra. Erritoak. Ohiturak. Dantzak. Abestiak. Koplak. Musika. Herri antzerkia. Negua badoa eta udaberriari deika. Lurra. Eta euskaldunak. Zuberoan, Bizkaian, Behe Nafarroan, kostaldean, Nafarroa osoan, Araban, Gipuzkoako herrietan, Lapurdin… non ez? Joaldunak, antzerkilariak, bertsolari gazteak, betiko dantzariak, zirtzilak, lastozko panpinak, koloreak, irriak, giroa… herriz herri. Errepaso bat Euskal Herriko agendan. Ospàtu direnak eta egiteko daudenak….
Bilboko Konpartsak kolatu zaizkigu 97 irratiko estudioan. Igarri behar genuen zerbait, jai giroa eta koloreak baitzeuden edonon, sartu garenean. Gaurkoan, Itsaso eta Oihana hurbildu zaizkigu, 2015ak eman (eta eraman) dizkigunak errepasatu eta 2016ak ekarriko dizkigunak komentatzeko. Bilboko Aste Nagusiaren memoria jada lausoak, Tomas Deunaren doinu eta zaporeak, eta nola ez, gaine-gainean ditugun aratusteak, ihauteriak, karnabalak….

