Lur eta Murmur: La Tartana de Can Bofill: espekulazioaren aurrean, kolektibitatea!

Lur eta Murmur: La  Tartana  de  Can  Bofill:  espekulazioaren  aurrean,  kolektibitatea!

Can Bofill izeneko masia erresistentzia da, Bartzelonatik oso gertu dagoen Colserolla Natura Parkeak jasotzen duen etxegintza-sektoreko presioaren aurrean. 15 urtez ekoizpen eta baso-kudeaketarako proiektu kolektibo baten bihotza izan da Masia hau. Orain, urrats bat haratago eman nahi dute eta 50 hektarea hauek erosi nahi dituzte, merkatutik kanpo izan daitezen eta daukaten ekoizpen-funtzioa bermatzeko. Gaurko Lur eta Murmur irratsaioan Arnau Andrek, Tartana elkarteko kideak, hau lortzeko eman behar dituzten pausuak azaldu dizkigu.

(Elkarrizketa gazteleraz)

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude