Tesla ordua: 90 irratsaioa

Tesla ordua: 90  irratsaioa

Kaixo Balkanetako zeruetako hodeitxook!

Aste honetako programan ere berri asko kontatu ditugu, horietako batzuetan bilintzi-balantza ibili garelarik- Lehenik eta behin. Belgradeko derbiaz hitz egin dugu, Serbiako Ligako 24. Jardunaldian Izar Gorriak eta Partizanek bana berdindu dute. Bi taldeek jokatzen duten 159. derbia da hau.

Segituan Kroaziara egin dugu salto. Gure programaren eta elkartearen asmoetako bat, dakizuen bezala, Euskal Herriaren eta Balkanen arteko harremana sendotzea da; eta aste honetan halako berri bat ekarri dugu, ezen Hrvoje Klasić kroaziar historiagile ezagunak artikulu bat idatzi du Kroaziako hedabide batean Euskal Herriari buruz. Klasić egun batzuez egon da Euskal Herrian eta gure herritik sentsazio positiboak eraman ditu Zagrebera. Kroaziari buruzko beste berrien artean, Madrilen Ante Pavelić faxistaren hilobia antifaxistek erasoa izan denaz berri eman dugu. Espero dugu ekintza honek hilobi horren inguruko eztabaida piztea, batez ere kontutan harturik Espainiako Memoria Historikoaren Legearen arabera, ikur faxistak edo faxisten omenaldietarako balio duten tokiak ezin direla publikoki erakutsi

Bestetik, Kosovoko mugen inguruko negoziazio amaigabeei ere tartea egin diegu. Negoziazioak, Kosovok serbiar inportazio-produktuei jarritako %100eko zergaren inguruan dagoen polemikarekin nahastu dira; gainera Kosovoko Estatuaren buruzagitza ez dator bat Serbiarekiko izan duen jarrerarekin. Bestalde, AEBk Kosovoko Errepublikari beren jarrerak moderatzeko ere eskatu dio.

Jarraitzeko, Albanian, Montenegron eta Serbian izaten ari diren protestez aritu izan gara. Albanian protestek intentsitate handiagoa izaten ari dira, baita ere Montenegron. Hala ere, Serbian protestak ez aurrera ez atzerako fase batean sartu dira, batez ere Vučićek hauteskundeak aurreratzeko keinua egin zuenetik. Montenegrori dagokionez AEBko Estatu departamenduak sari bat eman dio Olivera Lakić oposizioko kazetariari, Djukanovićen Gobernuaren ustelkeria-kasuak ikertu dituenari eta iaz, hori dela eta tirokatua izan zenari. Badirudi AEB, Montenegroko protesta giro honetan, Djukanovićez enpo dagoela. Erregimen aldaketa bat, edo erregimenaren barruan “fitxa” aldaketa bat bilatzen ari dira?

Bukatzeko, esan beharra dugu Bosnia-Hercegovinan Gobernu berria eratzeko elkarrizketak aurrera doazela. Urrian izan ziren hauteskundeak, eta bost hilabete ostean, azkenean Gobernua osatu ahal dela ematen du. Hiru alderdi nazionalistek, komunitate bakoitzetik batek, osa dezakete akordioa.

Entzun gure programa hemen:

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude