Tesla ordua: 103 irratsaioa

Tesla ordua: 103  irratsaioa

Kaixo balkaniar kafezaleok!!

Gaurkoan hiru ardatz izan ditugu gure irratsaioan, baina lehenik eta bahi,NATOren Serbiaren kontrako erasoaren bukaeraren 20. Urteurrena ospatzen zenaz hitz egin dugu. Bill Clinton eta Madeleine Albright izan dira Pristinan Hashim Thaci Kosovoko lehendakari eta orduko UÇKko komandantearekin, zeinak “Kosovo munduan dagoen herrialderik europarzaleena eta estatubatuarzaleena” dela esan du.

Kosovoko egungo krisiari dagokionez, berriz atzera egin dute negoziazioek. Alde batetik Thacik esan du Kosovo Albaniarekin batzeko erreferendum bate deitu duela, eta Vučićek “jada gehiegi itxaron dugu” esan du. Bestetik,  New Yorken NBEren Segurtasun Kontseiluaren aurreko bilkuran Ivica Dačić Serbiako kanpo ministroa eta Vlora Çitaku Kosovoko AEBren aurreko enbaxadore izan dira. Bien arteko elkarrizketak ez du fruitu onik izan. Kosovori buruz AEBko senatari Tim Burchettek esandakoak ere gogoraratu ditugu, serbiarrak “zabor-meta” deitu baititu.

Bigarren blokea, Balkanetako krisi politikoei buruzkoa izan da. Albanian, Gobernuan dagoen Alderdi Sozialistak Ilir Meta lehendakariaren aurkako zentsura-mozioa aurkeztuko duela iragarri du. Montenegron Milo Djukanovićek serbiar elizaren kontrako kanpaina hasi du, eta Montenegroko Parlamentuak, “Estatuko sinboloak erasotzea” zigortu du. Sinbolo hauen artean ereserkia dago, oso iragan iluna duena. Serbiari dagokionez, Miguel Fernandez Ibañez kazetariak GARAn atera dituen erreportai batzuk izan ditugu mintzagai.

Hirugarrena, errebisionismo historiakoari buruzkoa izan da. Hemen bi gai jorratu ditugu: alde batetik Zagrebeko enparantza nagusian Holokaustoaren biktimen omenezko monumentu handi baten proiektua. Bai oposizioak eta bai komunitate judutarrak monumentu hau salatu dute abstraktuan hitz egiten duelako eta Kroazian hildako judutarrak edo kroaziar kolaborazionisten papera aipatzen ez duelako. Bestetik, Bosnia-Herzegovinako ministro ohi batek, Reuf Bajrovićek, partisanoen borrokaren “bihotza, Kroazia eta Bosnia izan zirela; eta Serbiak ez zuela apenas paperik izan” esan baitu. Zulo asko zitu esaldi horren egiak, eta horri ere heldu egin diogu.

Entzun gure programa hemen:

0:00
0:00

Podkast hau deskargatu

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude