Lur eta Murmur: 📻 Lur eta Murmur: IALAk, Latinoamerikako nekazal unibertsitateak

La Via Campesinak planetako eskualde guztietan sortu dituen formakuntza prozesuen unibertsoaren barruan, Latinoamerikan IALAk nortasun propioa duten esperientzien konstelazio gisa eratzen dira.

Prozesu horren “Big bang”- 2006an izan zen Venezuelan, Hugo Chavezen agintepean Barinas estatuan egoitza duen 1. IALA sortu zenean, iraultza bolivartarraren eta eskualdeko nekazarien gizarte-mugimenduen arteko hitzarmen baten ondorioz, eta ordutik, unibertso hori etengabe hedatu da.

Latinoamerikako nekazarien espazioak lidergo berriak eta mobilizazio-estrategia handiagoak sortzea lortu dute, nazioarteko finantza-kapitalaren logika nekazaritzan sar ez dadin, nekazarien eta haien kulturen aurkako ekoizpen-ereduak inposatuz.

Hori lortzeko, gizon eta emakume izateko modu berri bat sustatzen duten pedagogiak dituzten formakuntza-prozesuak ezarri dira, landa-eremuko bizi-baldintzak hobetu daitezkeela ulertuta, lurraldeen defentsatik eta sustraitzetik abiatuta.

Komunitatean bizitzen ikasiz eta agroekologian finkatuz, planeta hoztea helburu duten ekoizpen modu lokalak kontserbatzeko eta merkatuaren dinamika aldakorrekiko mendekotasuna murrizteko estrategia gisa.

Nikaraguako “Ixim Ulew” IALAren bi lankide Euskal Herrian ditugula aprobetxatu dugu esperientzia hauen “sekretuak” konta diezaguten.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.