Lur eta Murmur: KALITATEZKO ELIKADURA ESKUBIDEA ARGENTINAN (2.kapitulua)

Argentinako Seriearen bigarren kapitulu honetan, elikadura-eskubidearekin lotutako proiektu zehatz batzuk bisitatuko ditugu.

Buenos Aires hiriaren kanpoaldean, Villetan, garatzen diren proiektuetako batzuetara hurbilduko gara. Han, Las Sin Techo eta Los Remolines kooperatibak ezagutzeko aukera izan genuen. Bi proiektu komunitarioek inguruko errealitatea eraldatzen dute elikaduraren bidez.

Nekazarien mugimenduak herrien elikaduran duen inplikazioaz eta konpromisoaz ere hitz egingo dugu, eta zelan merendero eta proiektu komunitarioen bidez, herria elikatzeko bere funtzio sozialean aurrera egiten duen.

Espero dugu gozatzea eta ez galdu azken kapitulua!

[Entzun elkarrizketa HEMEN]

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude