Mugaldeko taberna's Archive

Mugaldeko taberna: Zergatik Jamil? antzerki obra eta Baionak ez daki liburua

Mugaldeko taberna: Zergatik Jamil? antzerki obra eta Baionak ez daki liburua

Antzerki obra berria estreinatuko dute aste honetan Tartean teatrokoek, Zergatik Jamil? Bi aktoreak; Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy estudioan hartu genituen. Bea Salaberri idazleak Baionak ez daki liburua aurkeztu du aste honetan bertan eta baionarrarekin ere elkarrizketa interesgarria ukan genuen. https://ia801508.us.archive.org/8/items/bidegorritik20151015/bidegorritik20151015.mp3 Download this podcast

Read more »

Mugaldeko taberna: #bidegorritik internazionalista

Mugaldeko taberna: #bidegorritik internazionalista

https://ia801505.us.archive.org/6/items/bidegorritikaskapena/bidegorritikaskapena.mp3 Download this podcast Kurdistan bisitatuz hasi dugu irrati emankizuna. Komite Internazionalistak erakundeko Lurrek irailean egin zuten brigadaren berri eman digu. Zapaldutako lurretan ikasitakoaz eta handik ekarritakoaz aritu gara. Erakunde lagun duten Askapenarekin elkartasunez mintzatu zaigu bera. Askapena libre! Musika entzunez Nafarroako Sakanara hurbildu gara gero. Arruazun artaldearekin aurkitu dugu Aritz Ganboa Askapenako kide auziperatua….

Read more »

Mugaldeko taberna: #bidegorritik Emakumeen martxa. Hutsa bikotea akustikoan eta playlist feminista

Mugaldeko taberna: #bidegorritik Emakumeen martxa. Hutsa bikotea akustikoan eta playlist feminista

Kurdistango lurretatik abiatu zen Emakumeen mundu martxa. Euskal Herrira sartu berritan hitzordua egin genuen antolatzaileekin, eta gaur emakumeen martxa izan da nagusi gurean -musika, kantuak, dantzak eta aldarrikapenak-. Hutsa akustikoan Hutsa bikotea akustikoan aritu dira Bilboko estudioan eta Leire Lopez Ziluaga lagunak playlist feminista baterako lehen lau kantuak aurkeztu dizkigu. https://ia601508.us.archive.org/30/items/bidegorritik20151001/bidegorritik20151001.mp3 Download this podcast

Read more »

Mugaldeko taberna: AMAMA filmeko Asier Altuna zuzendaria 97.0 FM irratian

Mugaldeko taberna: AMAMA filmeko Asier Altuna zuzendaria 97.0 FM irratian

#bidegorritik saioa egitera Donostiara hurbildu gara, Zinemaldira. Bertan aurten estrenatu duten AMAMA filmea zuzendu duen Asier Altuna elkarrizketatu dugu. Pelikularen inguruko xehetasunak, detaileak eta bestelakoetaz berba egin ostean, Ondarruko Marabilli re festibalerako hitzordua jarri dugu Altunarekin. https://ia801504.us.archive.org/35/items/20150924bidegorritik/20150924bidegorritik.mp3 Download this podcast

Read more »