97FM irratia: Inkesta

Kaixo

Dakizuenez, aurreko irailaren 1etik Tas-Tas Irrati Libreak bertan behera utzi zuen, 21 urte emititu ostean. Irailaren 30etik frekuentzia berean – FMko 97an- Gasteizko irrati librea den “Hala Bedi irratia” emititzen ari da, lehen erabiltzen genuen errepetidoreari esker. Tas-Tasek programa ugari partekatu ditu Hala Bedi irratiarekin.

Hala Bedi-k emisioaren gastuak bere gain hartu ditu 2014ko otsailera arte, edozein irratia komertzialak bete ez dezan. Halaber, denbora honetan Bilbo Handia Tas-Tas ordezka dezakeen beste irrati egitasmoari sortzeko denbora eman nahi diote. Bilbo Handiko herri mugimenduari zein Tas-Tas Irrati Libreari lotutako hainbat lagun bildu eta “97 FM irratia” taldea sortu dugu. Gure helburua da 2014ko otsaila baino lehen 100 bat lagun/elkartek bazkide izan daitezen eta hilean 10 euroko bataz besteko kuota ordain dezaten.

Era berean, azpiegitura baldintzak prestatzen ari gara ahalik eta lasterren irratsaioak eta grabazioak egin ahal ditzagun. 2014ko urtarrilerako izan daitekeela pentsatzen dugu. Estudio honen bidez Hala Bediren emisioa bizkaitartu nahi dugu gure indarren heinean. Talde bultzatzailea, ostegunetan arratsaldeko zazpietan Bilboko Zazpi Kaleko La Boltsa kultur etxean biltzen da eta, jakina, egitasmoa interesa duten pertsona guztien parte hartzera irekita dago.

Informazio hau zeuen web orrian publikatzea eskatzen dizuegu eta, baita ere geure blog berria iragartzea http://www.97irratia.info . Hala, zeuen elkartekideek jakingo dute Bilbo Handian irrati libre bat emititzen ari dela.Kontaktu egiteko edo zeuen informazio eta salaketak bideratzeko badaukagu korreo helbide hau: info@97irratia.info. Lehen Tas-Tasek emandako zerbitzuak guk geuk egin ahal izango dugula espero dugu. Besarkada bat.

Inkesta txiki hau proposatzen dizuegu, zuen iritzia beharrezkoa dugu eta. Hurrengo hilabetetan elkartuko gara irrati berriaren oinarri ideologikoak eta antolaketa finkatzeko eta zure iritziarekin kontatu nahi dugu.

    Inkesta

    1. Zure Eragilearen izena

    2. Uste duzue beharrezkoa dela komunikazio librea egiten duten komunikabide gehiago egotea Bilbon?

    3. Zuen ustez nola izan beharko litzateke irrati berria?Zeintzuk dira zure eragilearen beharrak komunikazio arloan eta zelan lagundu dezake irrati berriak behar hoiek betetzeko?

    4. Zein da modu egokiena irrati berria eta zure kolektiboaren arteko komunikazioa mantentzeko?

    5. Ze konpromesu har ditzake zure kolektiboa irrati berriarekiko?

    captcha

    Mila esker zuen arretagatik

    97 IRRATIA B&N-2

    97 irratia babestu nahi duzu?

    97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

    Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

    Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

    Leave a Reply

    Your email address will not be published. Required fields are marked *