Author Archive

97FM irratia: Programa especial 8M

By |

Huelga feminista, 8 de marzo de 2019: una vez más se han llenado las calles de Bilbao. En este programa os comentamos los acontecimientos del día.

Read more »

97FM irratia: 97 irratiaren estudio berriaren inaugurazioa

By |

97 Irrati libreak bost urte beteko ditu hil honetan eta ospatuko dugu estudio eta mahaia berria estrenatuz. Jauzi garrantzitsu hau uhin libreekiko eta mugimendu sozialei ahotsa ematearekiko daukagun atxikimenduaren adierazle da. Ahalegin handia izan da, kontuan hartuta azken bi urtetan irratikideen kopurua nabarmen murriztu dela (105 kide izatetik gaur egungo 90 kidera). Hala ere, ezinbestekoa…

Read more »

97FM irratia: IRRATI LIBREAK, ETA SOFTWAREA?

By |

Herri-komunikabide gisa betetzen duzuen rol politikoa lagundu eta indartzeko asmoz, Bakea eta Duintasuna Elkartetik eta 97 Irratitik komunikazio tailer batzuk antolatzen ari gara. Zentsu horretan, martxoan, Arrosa Sareko irratiei zuzendutako tailer baten informazioa bidaltzen dizuegu.

Read more »

97FM irratia: 97 Irratiaren webgune berria

By |

97FM irratia: 97 Irratiaren webgune berria

Datorren otsailaren 1ean 97 irratiaren webgune berria estreinatzera goaz. Helbide bera izango du, www.97irratia.info eta irratiaren edukietara sarbide hobea emango duela espero dugu. Berrikuntza bezala, irratsaio bakoitzak bere atala izango du audio eta berri guztiak eskuratu ahal izateko. Mezu hau baliatu nahi dugu baita gure webgune berria bisitatzera gonbidatzeko, eta beti bezala, edozertarako info@97irratia.info helbidean…

Read more »

97FM irratia: Radio magazine Lapublika ekainaren 22an AZ-n

By |

LaPublika radio magazineLaPublika eremu publikoari buruzko ikerkuntza artistikoko laborategia da, eta, 2016ko jarduerak hasteko, jendeari zabaldutako irratsaio bat egingo du. Bertan, gonbidatutako lagunek LaPublikaren galdera-ardatza jorratuko dute —nola eraikitzen duten praktika artistikoek esparru publikoa—, nork bere interes-alorretik abiatuta: komisario-lan, soinu-arte, idazle-lan, hirigintza edo artearen historiatik, besteak beste. Ferran Barenblit, Cuauhtémoc Medina, Lourdes Fernandez eta Jesus…

Read more »

97FM irratia: Zezenketen aurkako manifestazioa Bilbon ekainaren 18an

By |

Hurrengo larunbata 2016ko ekainaren 18an, 19:00etan, Bilboko Moyua Plazan, Zezenketen aurkako manifestazioa izango dugu bidegabekeriaren eta ikuskizun publikoetan animaliak erabiltzearen aldeko jarrera izateaz nazkatuta gaudela adierazteko. Ekin gurekin larunbat honetan 19:00etan, Bilboko Moyua Plazan tauromakiaren abolizioa lortzeko! Informazio gehiagorako http://www.irainbatda.org  

Read more »

97FM irratia: Hezkidetza bidea da!

By |

97FM irratia: Hezkidetza bidea da!

  Gaur, Mallonako leihotik saioan hezkidetzaren inguruan mintzatu gara Ana Lopezekin, STEEILAS sindikatuko kidea bera. Horretaz gain, bizkaiko ikasleen grabari begira jarri gara eta asteko agendari astindua eman diogu. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume 97FM irratia: Hezkidetza bidea da! Download this podcast

Read more »

97FM irratia: Leihoa zabaldu eta “Bizilagunak” ekimena eta “Futbolariak eta printzesak” antzeslana ezagutu ditugu

By |

97FM irratia: Leihoa zabaldu eta “Bizilagunak” ekimena eta “Futbolariak eta printzesak” antzeslana ezagutu ditugu

Leihoa zabaldu eta agenda eta deialdiak apitau bezain pronto, elkarbizitza eta antzerkiari so egin dugu. Bizilagunak ekimena ardatz hartuta ekimen honen Getxoko dinamizatzailea den Leire Muñozekin hitz egin dugu, datorren igandean hamaika etxeetan bizilagunen arteko bazkariak egingo baitira. Eta saioaren bigarren zatian, larunbat eguerdian estreinatuko den “Futbolariak eta printzesak” antzezlana hizpide izan dugu, eta horretarako…

Read more »

97FM irratia: Mallonako leihotik

By |

97FM irratia: Mallonako leihotik

Asteazken honetan Berri Otxoak elkarteko kide batekin egin dugu berba. Talde horretako kide bat epaitua izango da alkatearen eta hainbat zinegotziren soldatak publikoak egiteagatik. Horretaz gain, “Etxerat lagun” kanpainaren nondik norakoak ezagutuko ditugu eta Grezia hartuko dugu hizpide, Zirikan izngo diren hitzaldiak direla eta.

Read more »

97FM irratia: Karmelo Bizirik – Lehen taupadak

By |

97FM irratia: Karmelo Bizirik – Lehen taupadak

Bihotz berri baten lehen taupadak entzun ditugu gaur Santutxun. Hemen bihozkada horren hots batzuk entzungai. Irratsaioa jeisteko, sakatu HEMEN. Play / pause JavaScript is required. 0:00 0:00 volume 97FM irratia: Karmelo Bizirik – Lehen taupadak Download this podcast

Read more »