Posts Tagged “Mallonako leihotik”
![mikel: Gabonetan ipuin ez sexistak kontatu eta irakurri!!](https://t2.gstatic.com/images?q=tbn:6pJyQYW3Lq8yyM:http://www.encuentos.com/wp-content/uploads/2008/04/ninos-leyendo.gif)
Dirua xahutzeko garaian gaude murgilduta eta, kontsumismoa gaitzetsi arren, erosketa kritikoak egiteko hainbat hirizpide eman nahi izan ditugu. BDS (Boikot, Desinversiones y Sanciones) mugimenduak Imaginarium markako jostailuak zergatik ez ditugu erosi behar esan digute eta Urtxintxako lagunekin ipuin ez sexisten gainean mintzatu gara. Horretaz gain, Bilbao Mendi Film jaialdiaz egin dugu berba bere zuzendariarekin. Gozatu!!
![Larunbatean ospatuko diren II Jugoslavia eguna eta 12 ordu euskaraz Bilbin ekimenak gaurko saioan hizpide](https://3.bp.blogspot.com/-iF3g9caJKdM/VlSDdY5DhcI/AAAAAAAAIMM/lLKcqsrL5a8/s1600-r/II.%2BJugoslavia%2Beguna.jpg)
Aste honi amaiera emateko Drina zubia elkarteko Asier Blasek larunbatean ospatuko den II Jugoslavia eguna aurkeztu digu, baita elkarteak egiten duen lana gurean komentatu ere. Eta saioaren bigarren zatian Bilbin 12 ordu euskaraz ekimenaren egitarauaren berri izan dugu Palanka euskera elkarteko Jon Iturriagaren eskutik. https://ia801507.us.archive.org/0/items/20151127MLAsierBlasJonIturriaga/20151127%20ML-Asier%20Blas%20-%20Jon%20Iturriaga.mp3 Download this podcast
![97FM irratia: Leihoa zabaldu eta “Bizilagunak” ekimena eta “Futbolariak eta printzesak” antzeslana ezagutu ditugu](https://farm8.staticflickr.com/7537/15914537365_23eba5fcc4_b.jpg)
Leihoa zabaldu eta agenda eta deialdiak apitau bezain pronto, elkarbizitza eta antzerkiari so egin dugu. Bizilagunak ekimena ardatz hartuta ekimen honen Getxoko dinamizatzailea den Leire Muñozekin hitz egin dugu, datorren igandean hamaika etxeetan bizilagunen arteko bazkariak egingo baitira. Eta saioaren bigarren zatian, larunbat eguerdian estreinatuko den “Futbolariak eta printzesak” antzezlana hizpide izan dugu, eta horretarako…
![97FM irratia: Zentzurari aurre egin diogu Mallonako leihotik saioan](https://sopela.net/images/stories/berriak12/zigor%20merodio.jpg)
https://ia601507.us.archive.org/20/items/20151113Mallonakoleihotik/20151113-Mallonakoleihotik.mp3 Download this podcast Mallonako leihotik saioan Guillermo Viok, Sopelako EH Bildu udal taldeko bozeramaileak salatu egin du udal gobernuak euskal preso politiko batek egindako arte erakusketa zentzuratu egin duela. Musikari dagokionez hainbat aukera daudela ikusi dugu gure leihotik eta asteburu honetan izango diren horietako batzuk aipagai izan ditugu: larunbatean Errekalde auzoko Etxarri Gaztetxean elkartasun…
![Askapeña konpartsaren aurkako erasoa eta Madrilgo manifestazioa, Santurtziko Independentzia eguna eta Algortako 16. Indabada herrikoia, ostiral honetako Mallonako leihotik saioan aztertu ditugun gaiak](https://3.bp.blogspot.com/-qVsnbiz1654/VVHeYHsuvcI/AAAAAAAAAAA/ZeFXECf0rqk/s1600/ventana_abierta_cc_juanedc.jpg)
Mallonako leihoa zabaldu dugu eta larunbat honetan Madrilen burutuko den manifestazio internazionalistari begira jarri gara magazinaren lehenego zatian Askapeña konpartsako kide batekin solaztuz. https://ia801506.us.archive.org/10/items/20151028AskapenaMallonakoLeihotik_201510/20151028-Askape%C3%B1a%20Mallonako%20Leihotik.mp3 Download this podcast Ondoren larunbatean Santurtziko Mamariga auzoan burutuko den Independentzia Egunaz mintzatu gara antolakuntzan dihardun kide batekin, baita gaueko kontzertuan parte hartuko duen Norte Apache taldeko abeslarietariko batekin ere. https://ia601506.us.archive.org/19/items/20151030NorteApacheElkarrizketa/20151030-NorteApache-elkarrizketa.mp3…