Askapeña konpartsaren aurkako erasoa eta Madrilgo manifestazioa, Santurtziko Independentzia eguna eta Algortako 16. Indabada herrikoia, ostiral honetako Mallonako leihotik saioan aztertu ditugun gaiak

Mallonako leihoa zabaldu dugu eta larunbat honetan Madrilen burutuko den manifestazio internazionalistari begira jarri gara magazinaren lehenego zatian Askapeña konpartsako kide batekin solaztuz.

Download this podcast

Ondoren larunbatean Santurtziko Mamariga auzoan burutuko den Independentzia Egunaz mintzatu gara antolakuntzan dihardun kide batekin, baita gaueko kontzertuan parte hartuko duen Norte Apache taldeko abeslarietariko batekin ere.

Download this podcast

Eta bukatzeko Algortara egin dugu salto, larunbatean ere, bertako koadrilek eta gazteek ospatuko duten Indabada Herrikoiaz hitz egitera.

Download this podcast

Zabaldu leihoa zuk ere eta begiratu zenbat gauza gertatzen diren!

 

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *