97FM irratia: 97 Irratiaren webgune berria

Datorren otsailaren 1ean 97 irratiaren webgune berria estreinatzera goaz. Helbide bera izango du, www.97irratia.info eta irratiaren edukietara sarbide hobea emango duela espero dugu.

Berrikuntza bezala, irratsaio bakoitzak bere atala izango du audio eta berri guztiak eskuratu ahal izateko.

Mezu hau baliatu nahi dugu baita gure webgune berria bisitatzera gonbidatzeko, eta beti bezala, edozertarako info@97irratia.info helbidean aurkituko gaituzu.

97 irratia, amets egiten duen irratia.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *