97FM irratia: Memoria. Ume lapurtuak

Ostegunean arratsaldeko 8etan, ostiralean eguerdiko ordu batean eta igandean eguerdiko 12etan Martzelo Alvarezek egindako saio honetan musika, efemerideak eta albistea interesgarriak entzungo dituzue. Aste honetan Franco jeneralaren estatu kolpeaz geroztik hamaika errepresio bide asmatu zuten Errepublikazaleak zigortzeko; besteak beste, umeak kentzea eta Francoren errejimenaren aldeko familia bati ematea. Denboraren poderioz, errepresio negozio bilakatu zen eta inork ez daki oso ondo noiz bukatu zen… bukatu bada. Elkarrizketa interesgarria.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *