97FM irratia: FTP-MOI franztiar erresistentziaren memoria

1944ko otsailaren 21ean naziek hogeitahiru partinasano hiñ zituzten, alemaniar inbasioaren kontra borrokatzen zutelako. Pertsona hauek FTP-MOI talde eragilea osatzen zuten eta ekintza asko burutu zituzten Paris aldean. Talde honetako partaide gehienak ez ziren frantziarrak; adibidez, Missak Manouchian armeniarra edo Celestino Alfonso espainiar errepublikazalea. FTP-MOI taldeak sortu ziren MOI taldean (Main d’oeuvre immigrée, Lan esku atzerritarrak), talde hau 1920an sortu zen eta III internazionaleko atzerritar partaideek osatzen zuten. Naziek Frantzia inbaditu ostean, bi aukera baino ez zeukaten edo klandestinitatea edo deportazioa. Erresistentzia honen memoriaren gainena htz egingo dugu Josetxo Otegirekin. Euskal presoa izanda, Josetxo Frantziako kartzeletan itzuli zuen “L´afiche rouge / El cartel rojo” izeneko liburua, faxismoaren kontrako borrokaren eta pertsonen aldeko poema. Horrezaz gain, “La Memoria”k duen lubaki musikala ere entzun ahal izango duzue.

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *