mikel: Euskararentzako arnasgune berria Algortan eta Palestinaren aldeko kontzentrazioa hizpide gaurko saioan

Gaurko magazinean Algortako Azebarri Kultur elkarteko lehendakariarekin hitz egin dugu, lokal berria inauguratuko baitute Euskal Herria kalean euskal kulturarentzako ateak zabalik izango dituena.

Ondoren Bilboko Arriaga Plazan gaur burutuko den kontzentrazioari begira jarri eta Boikot, Zigorrak eta Desinbertsioak kanpainaz solas egin dugu antolatzaile batekin. Deialdia arratsaldeko 7etan izango da Palestinarekin elkartasunez.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *