Lur eta Murmur: COP21, La Via Campesina, Emakumeen Mundu Martxa eta askoz gehiago Lur eta Murmur irratsaioan!

Afiche Violencia ES2. irratsaio honetan gauza oso-oso interesgarriak kontatu dizkiguten hiru emakumerekin solastu gara: Idalia Virginia (La Via Campesinako nikaraguarra), Dionara Soares (Brasilgo MSTkoa) eta Amaia Pascual (Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxakoa).

Bestalde, egunotako hainbat gai jorratu ditugu: COP21 Parisen, Bide Berriak lehiaketaren lan irabazleak, Hegoa institutuak antolatutako laugarren jardunaldiak…

Azkenik, Maddi Suarezek Bide Berriak lehiaketara bidalitako ‘Ekofeminismoa’ bideoaren abestia entzuteko plazerra izan dugu.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *