Arratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Gaurko programan, joan den igandean (apirilak 17) izandako Baserritarren Nazioarteko Borroka Egunari buruz hitz egingo dugu Unai Arangurenekin (EHNE-Bizkaiako kidea eta LVCko ordezkaria). Arangurenek egun hau noiz hasi zen ospatzen eta zergatik kontatuko digu, baita Euskal Herri mailan, larunbatean (apirilak 16), antolatutako ekintzen berri ere eta hurrengo urteko uztailean ospatuko den La Via Campesinako VII. Konferentziaren berri.
Konferentziaren harira, EHNE Bizkaiak egindako abestiarekin uzten zaituztegu: “Erein, landatu, zabaldu”, denontzat lana, denontzat jana, denontzat askatasuna borrokatzen duena.
Download this podcast
97 irratia babestu nahi duzu?
97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!