Lur eta Murmur: Brasilgo egoeraren berri Janaina Stronzakerekin

movilizacionesen Brasil_fuente_BrasilDeFatoArratsaldeon Lur eta Murmurreko entzuleok! Bi ostegunero bezala hemen gaude Bizilurreko kideok lurrari ahotsa eta lurraren eskubideak defendatzen dituztenei ahotsa ematen. Gaurko programan Janaina Stronzakerekin egon gara hizketan (Brasilgo lurrarik gabeko baserritarren mugimenduko kidea – MST). Dilma Rousseffen kargugabetzearen ondoriozko egoeraren berri emango digu. Estatu kolpetzat hartu denetik, egunero ateratzen dira baserritarrak kaleetara. Janainak kontatuko digu nola kolpea eman duen gobernuak kriminalizazio prozesua aurrera eramaten ari den, eskubide sozialen atzerapena bilatzen duena.

Gainera, bakarrik hilabete bat falta da Sutondotoik Plazara lehiaketaren epea amaitzeko. Oraindik zure lana igo ez baduzu, ez pentsatu eta igo lehen bai lehen zure narratiba, ikusentzun, ilustrazio edo/eta argazkia www.bideberriak.eus/lehiaketa webgunean. 3.800€tan baloratutako sariak eta Errumaniako Elikadura Burujabetzarako Nyéléni Europa 2.Foroan parte hartzeko aukera. Ez galdu aukera hau eta parte hartu! Elikadura burujabetza da bidea.

Download this podcast

97 irratia babestu nahi duzu?

97 irratian proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Irratikiderik gabe, 97 irratia ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez irratikide eta babestu 97 irratia!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *