Egun on entzuleok!
Atzoko programan, gure elkarteak aurki antolatuko duen III. Balkandar Asteaz mintzatu gara. Aurtengo Balkandar Astea berezia izango da, eta ez soilik egun bat baino gehiagotan egingo dugulako, eta ezta hiri batean baino gehiagotan egingo ditugulako ekitaldiak, baizik eta Boris Malagurski zinemagile serbo-kanadiarra gure artean egongo delako. Malagurski, Donostia 2016 Kultur Hiriburua programaren laguntzarekin ekarriko dugu Euskal herrira, eta bi ekitalditan hartuko du parte: irailaren 25ean Egiako Kultur Etxean “Težina lanaca 2//The Weight of chains 2”filema aurkeztuko dugu egilearekin, eta irailaren 26an Donostian zehar (Txillidaren Haizearen Orrazia eskulturatik Basterretxearen Bakearen usoa eskulturaraino) “Oroimenaren Ibilbidea” egingo dugu.
Gure elkarteak jada Malagurskiren “Kateen Zama” euskaratu zuen, hemen youtuben ikusgarri: Kateen zama
Programaren bigarren zatian berriez aritu gara. Oraingoan, Bulgarian eta Moldavian izan diren hauteskundeak izan ditugu mintzagai, bi herrialdeak azkeneko urteetan istiluetan ibilitako herriak izan baitira. BI tokietan Alderdi Sozialistek babestutako hautagaiek irabazi dute lkeehn itzulian; Rumen Radevek Bulgarian eta Igor Dodonek Moldavian. Kiroleko arloan, besteak beste, Baskoniak Euroligan Izar Gorriari 63-70 irabazitako partida izan dugu mintzagai, Baskoniak Izar Gorriari Belgraden irabazten dion lehen aldia da. Bukatzeko, Kragujkejvac hiriko Čovek Bez Sluha taldea aurkeztu dugu, eta talde honen hiru abesti jarri ditugu.